Aurkezpen astea da, dirudienez, zinemaldietan. Asteazkenean Donostiako Zinemaldiak espainiar produkzio eta koprodukzioa aurkeztu bazituen, ostegunean Venezian izango diren pelikulak ezagutzera eman dira eta Torontoko zinemaldiko hainbat film iragarri zituzten.
Ez dago ezbairik. Torontoko zinemaldia indartzen ari da eta egun Ameriketako zinemadirik garrantzitsuena da. Cannesen modura, zinema industriaren merkatu erraldoia da, Frantziakoan lehengo sei hilabeteko onena taularatzen bada, esango genuke Kanadakoan urtearen azken sei hilabeteko garrantzitsuena taularatzen dela. Irailaren 5tik 15ra egingo den aurtengo edizioak, 38. edizioak, zinema egarria asebetzeko proposamen nahiko ditu. Mundu maileko 40 estrenaldia aurkezten ditu besteak beste.
Eta horien artean gehien itxaron den bat, Steve McQueenen azkena. “Hunger” eta “Shame” bezalako filmek gailurrera bidali dute zuzendari britaniarra. Berriz aktore fetitxea, Michael Fassbender, zuzendu du “12 years a Slave“ filmean. Honetan baina irlandarra ez da aktore protagonista. Filmak libre jaio baina bahitu ondoren esklabu saltzen duten gizon beltz baten benetako istorioa kontatzen du.
Benetakoa da Ameriketako Estatu Batuetan gertatuko hilketa bat. Hiru mutikoen hilketa filmatu du Atom Egoyan kanadiarrak. “Devil’s knot“ hori ere mundu mailako estrenaldia izango da. Paul Haggis kanadiarrak Liam Neeson, Adrian Brody eta James Franco bildu ditu Toronton estreinatuko den “Third Person“ pelikulan. Beste zuzendari kanadiar batek, Denis Villeneuvek ere aurkeztuko du Toronton. Aldi berean bi pelikula filmatzen aritu da, biak gainera Jake Gyllenhaalekin, bata “Enemy” Donostiako Sail Ofiizialean lehiatuko da, beste “Prisoners“, Toronton ikusiko da.
Inbidia sortzen duen hautaketan gainera Bertrand Tavernierren azkena “Quay d’Orsay“ izango da estrainekoz ikusgai. Edota bitan Oscarra irabazi duen Ron Howard. Estatubatuarrak F-1ko lehia historiko bat, James Hunt eta Nikki Lauda zutena “Rush“ filmera eraman du.
Deigarrria ere Torontok gizon historiko batzuen biografia erakutsiko dituela. Andrzej Wajda poloniarrak “Walesa. Man of Hope” biopica egin du, Poloniako sindikalista eta lehen presidente demokratikoaren biografia. Eta Mandelak 95 urte betetzen zituela aprobetxatuz, bere biografia prestatu du Justin Chadwick hegoafrikarrak. Toronton estreinatuko da ·“Mandela: Long Walk to Freedom“.
75 film aurkeztu ditu oraingoz Torontok. Iaz ia 300 eman zituen, joan beharreko zinemaldia bilakatzen ari den seinale.
Please comment with your real name using good manners.