CANNES 66: The Great Gatbsyren soinu banda

Astebete barru zinemaldien zinemaldia hasiko da: Canneseko Zinemaldia. La Croissete inguruetan zine industriaren jende asko ibiliko da eta baita blog hau ere. Bertatik informazio osatua emateko borondatea dugu. Epaimahaiak eta hautatatuko filmak izendatuta daude. Horien berri hurrengo postetan emango dugu. Gaur zinemaldiak zabalduko duen pelikulaz hitzegin nahi genuke: The Great Gatsby, Baz Luhrman australiarrak Scott Fitzgeralden liburuaren bertsio postmodernoa.

Jazzaren urteetan, 1920. hamarkadan eta Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostalde aberatsean dago kokatua amodio istorio hau. Burutu ezin den amodiozko istorioa berritua kritiko batzuk ikusi dute jada Estatu batuetan eta batzuk nahiko krudelak izan dira. Zeresan handiagoa ematen ari da soinu banda. “Moulin Rouge” filma zuzendu zuen egileak musika barra barra erabiltzen baitu bere filmetan. Honetan ere erruz erabili.

Lana del Rey hautatu du australiarrak filmaren abesti nagusia kantatzeko. Bere Young and Beautiful behin eta berriz entzuten da filmearen bi ordu terditan. Jay-Z raperoak ere musikaren zati handi bat idatzi du. Polemika ez zaio falta: Amy WinehouseBack To Black abestia Beyoncék y Andre 3000k bertsionatu baitute. Horiekin batera, Jack White estatubatuarraren eta Florence and the Machine inglesen kantaren bat edo beste entzungai daude.  Eta filmerako propio Londreseko The XX taldeak egindako “Together” abestia ere irratietan dugu egunotan, pelikularen ezkutuko iragarki modura.

Filma Cannesen eta Frantziako hainbat zinematan estreinatuko da maiatzaren 15ean, hurrengo asteazkenean. Espainian berriz ostiral horretan, maiatzaren 17an izango da ikusgai.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online