
Roman Polanski zinema-zuzendaria “libre” geratu da Suitzak AEBetara ez estraditatzea erabaki ondoren.
AEBetako justiziak duela 33 urte adin-txikiko bat bortxatzea leporatzen zion, eta atxilotze-agindua eman zuen bere garaian.
Zurichen atxilotu zuten irailaren 26an, omendi batera joan zenean. Bi hilabete egin zituen espetxean, eta ondoren, etxeko atxiloketa formula ezarri zioten, auzia argitu bitartean.
Denbora honetan, Gstaad eski-estazioan duen etxean bizi izan da, atera ere egin gabe.
Erabaki honekin, aske geratzen da 76 urteko zinema-zuzendaria (El Pianista, Oliver Twist etab.)
Aurten iritsi da gure zinemetara bere azken lana: El escritor.
Roman Polanski libre, Suitzak AEBetara ez estraditatzea erabaki ondoren http://bit.ly/ckqmo2