
Azken hilabeteetan hainbat zurrumurru izan dira Penelope Cruz (Los abrazos rotos, Nine, G-Force…) eta Javier Bardem (Vicky Cristina Barcelona, El amor en los tiempos de cólera, NO country for old men) aktoreeen inguruan: haur esperoan zeudela, ezkondu egin zirela…. azkenik, gaur goizaldean baieztatu du Peneloperen ordezkariak albistea: Pe eta Bardem hilabete hasieran ezkondu ziren Bahama uharteetan.
Komunikatu motz bat bidali dute ondorengoa argituz: “Ezkontza hilabete hasieran izan zen, Bahama uharteetan, lagun batzuen etxean. Bikotekideen senideak bakarrik izan ziren ospakizunean!.
Antza denez, John Galiano moda-diseinatzailearen soineko bat aukeratu zuen ezkontzarako Penelope Cruzek. Ez da jakitera eman nola zihoan jantzita Javier Bardem.
2009ko azarotik bolo-bolo ibili da bi aktore ezagun horien balizko ezkontzaren albistea “prentsa arrosa delakoan”. Behin baino gehiagotan zabaldu izan dute data ere, baina azkenean, “ezustean” harrapatu dituzte paparazziak.
Zorionak bada, Penelope eta Javier!
Penelope Cruz eta Javier Bardem ezkondu egin dira http://bit.ly/dsHmwi