Iritsi da asko eta asko zain zeuden eguna. Izan ere, aste honetan estreinatu da Shrek ogroaren azken abentura:
“Dragoi zital bati aurre egin, pintzesa eder bat askatu eta bere aita-amaginarreben erreinua salbatu ostean, zer gehiago egin dezake ogro batek? “Benetako ogro” sentitzen zen garaiak faltan botatzen ditu Shrekek, eta egoera horretan, Rumpelstiltskin negoziatzailearekin akordio-tranpa bat sinatzen du. Hala, “Oso oso urrun” erreinuaren bertsio alternatibo batera jauzi egiten du eta han ogroak ez dira batere ondo bizi, Rumpelstiltskin da erregea eta Shrek eta Fiona ez dira inoiz ezagutu. Horregatik, egin duen guztia desegitea erabakitzen du bere lagunak salbatu, mundua bere onera ekarri eta maitasuna berreskuratzeko asmoz”.
Shrekez gain, baina, badira aste honetan beste film berri batzuk ere:

Lucien, guraso errusiar-juduen semea, Parisen bizi da, jakan izar hori zital bat daramala.
1941 da, Europa gerran dago, eta Paris alemaniarren pean. Oraindik ez dakien arren, Serge Gainsborug bihurtuko da, historia unibertsalaren mito.
Heroi baten bizitza kontatzen du filmak. Mundu osoan zirrara eragingo duen pertsonaia harrigarria eta haren obra iraultzailearen erretratua da.
——————————————————————

Juliak, ikerketan aritzen den kazetariak, naturaz gaindiko gaietan espezializatutako aldizkari batean lan egiten du. Ez du gertakari parapsikologikoetan sinesten, baina hainbat kasu ulertezinen lekuko bihurtzen da.
Gertakari izugarri baten ostean, goitik behera aldatuko da bere bizitza: hainbat presentzia somatzeko gai da, baita iragana ikusteko ere. 1945ean, Manases herriko biztanle guztiak desagertu ziren eta orain, Julia, Roberto, Ruben eta Syra bertara joango dira argazkiak atera eta geratzen dena grabatzeko. Laster konturatuko dira gauzak ez direla eurek pentsatzen zuten bezala.
——————————————————————

Holandako neska gazte hezigaitz bat Irlandatik bueltan dabil. Eskale moduan gustura dago Connemara inguruan, bere bakardadeaz gozatzen. Bere bidean, uharte batean bizi den gizon bakarti bat ezagutuko du. Beti berea egin beharreko erradikala da neska, jakintsua eta ironikoa, berriz, gizona. Lana eskaintzen dio azken honek, janaren truke, eta neskak baiezkoa esaten dio, baina baldintza batekin: bien artean ez da ezer pertsonalik egongo, lana bakarrik. Laster, bata bestearekiko jakinmina pizten zaie, baina ez dute tratua hautsi nahi. Egunak aurrera doaz eta poliki-poliki gero eta gehiago hurbiltzen dira.
——————————————————————–

Bikote-urtemuga ospatzeko, Jean-Pierrek ezusteko oparia egiten dio bere neskari: lau hilabeteko bullgod ingeles bat.
Nathalieri izugarri gustatzen zaio eta Tresor izena jartzen dio.
Jean-Pierrek ez zuen inoiz pentsatuko nola aldatuko zen bien arteko harremana, animalia bategatik.
————————————————————————-
Ne change rien
Jeanne Balibar aktorearen, Philippe Morel soinu-ingeniariaren eta Pedro Costa zinegilearen laguntasunetik Portu zen dokumentala. Jeanne Balibat entsegu eta grabazio artean bizi den abeslaria da; rock kontzertuak eta lirika ikastaroak tartekatzen dite, Paris eta Tokio artean…
Film hautakoren bat ikusten baduzu, utzi hemen zure iritzia!!!
Ez duzu Shrek 4 galduko, ezta? http://bit.ly/abCRPZ