Sylvester Stallonek zuzendari eta aktore lanak beteko ditu Ramboren bosgarren atalean, 2008ko laugarren filmean egin bezala. Datorren udaberrian hasiko da Nu Image Films ekoiztetxea John Ramboren itzulera prestatzen. Trama berrian Vietnamgo gerrako soldaduak pertsonen eta droga trafikoaren sare bati egingo dio aurre. Mexiko eta AEBetako mugan gazte bat bahituko du aipaturiko mafiak eta berau askatzen ahaleginduko da heroia.
Stallonek aurreratu zuen hainbat elkarrizketatan Ramboren bosgarren atala izango zela. 2008an estreinatu zen Rambo regreso al infierno atalak 113 milioi dolar bildu zituen mundu osoan. Oso emaitza ona lortu zuen laugarren atalak, aurreko hirurek baino diru gutxiago bildu bazuen ere. Acorralado II izan da guztien artean arrakastatsuena, orotara 300 milioi dolar inguru bildu baitzituen. John Rambok 1982an egin zuen debuta Acorralado filmarekin.
Ramboren aurretik, Stallone zinema-aretoetan ikusteko parada izango dugu Expendables filmean. Alboan izango ditu Jason Statham, Jet Li eta Mickey Rourke aktoreak.
Stallonek Ramboren bosgarren atala grabatuko du: http://tinyurl.com/lvyatv
Ranboren itzulera http://htxt.it/DF4c