Urteak ez dira alferrik igarotzen… ezta Ramborentzat ere. 62 urte bete berri ditu Sylvester Stallonek eta sasoi betean dagoen arren, besoa puskatu berri du Brasilen egiten ari den filmaketa batean.
Antza denez, Stallonek ez zuen bikoizketarik nahi akzio handiko eszena bat grabatzeko. Hala, saltoz, tiroz eta leherketaz betetako sekuentzia bat errodatzen ari zela, lurretik bueltan ibili zen eta besoa apurtu zuen.
Informazioak oso fidagarria dirudi, Brasilgo prentsa guztian atera baita, baina filmaren blog ofizialean esan dutenez, ondo omen dago.
Stallone berak idatzitako eta zuzendutako filma da The Expendables, eta bera da protagonista. Berarekin ikusiko ditugu, gainera, Jason Statham, Jet Li, Mickey Rourke (El luchador), Dolph Lungren, Eric Roberts eta Arnold Schwarzenegger Kaliforniako Gobernadorea ere.
AEBertan 2010eko apirilaren 23an estreinatuko da filma.
Zinema-aretoetako programazioa kontsultatu eta kultur albisteak irakurri.
Ezinezkoa da Jacki Chanarena ondino egiten saiatzea! Swarchzeneger ere filman balitz Jurasic Parken remake-a egin ahalko zuten