Lehen atala maiatzean estreinatu bazen ere, oraindik ere zenbait zinema-aretotan ikusgai dago Millenium I: los hombres que no amaban a las mujeres filma. Zinema-aretoetan izan duen iraupena da bere arrakastaren lekuko. Lehen atala presente badugu ere, laster helduko da Millenium II: la chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina zinema-aretoetara.
Stieg Larssonen best sellerretan oinarritutako trilogiaren bigarren atala urriaren 23an helduko da zinema-aretoetara. Hasiera batean urriaren 16an zen heltzekoa filma, baina azkenean aste bat gehiago itxaron beharko dute zaleek bigarren atal hori ikusteko.
Oraindik lehen atala ikusi ez baduzu, ez denborarik galdu eta ikusi ezazu bigarrena heldu baino lehen.
Please comment with your real name using good manners.