Pakistango kanpamentuetan bizi diren errefuxiatuei milioi bat dolarreko diru-laguntza eman dio bikote estatubatuarrak. Dirua Nazio Batuen Errefuxiatuen Agentziari eman diote eta agentziak bideratuko du aipaturiko kopurua.
Angelina Joliek (El intercambio) 8 urte daramatza aipaturiko agentziarekin kolaboratzen. 2001etik boluntarioa da eta arrazoi hori dela medio, gerran dauden herrialdeak bisitatu izan ditu: Irak, Pakistan, Afganistan, India edota Indotxinako penintsula, besteak beste. Ez da bikoteak agentziari dirua ematen dio lehen aldia. Izan ere, 2007an kopuru bera bideratu zuten Sudango Darfur eskualdera. Beste hainbatetan ere dirua eman izan dute giza proiektuetara.
Nazio Batuen Errefuxiatuen Agentziaren webgune ofizialeko bideo batean Angelina Joliek dei egiten die herritarrei errefuxiatuen arazoez konturatu daitezen.
Ikus daitekeen bezala, bikoteak filmak egin eta munduko alfonbra gorrietan ibiltzeaz gain, zerbait gehiago egiten du. Brad Pitt laster ikusi ahal izango dugu zinema-aretoean Quentin Tarantinoren Inglorious Basterds filmean. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako ordutegiari eskainitako gure txokoak.
Please comment with your real name using good manners.