New Yorkeko taxi-gidari batek Crepusculo filmeko Robert Pattinson aktore ezaguna harrapatu du jarraitzaileengandik ihesi zebilela.
Pattinsonek New Yorkeko kale bat arineketan igaro zuen bere jarraitzaileak saihesteko eta taxi batena aurka talka egin zuen. Talkaren ondorioz aldakan kolpea hartu zuen. Aktorea Remember Me filmaren grabaketa lanetan ari da New York hirian. Lekukoen arabera Pattinsonek bere kabuz alde egin zuen istripuaren tokitik. Gertakaria larriagoa izan zitekeen, baina taxi-gidariak ibilgailua geldiaraztea lortu zuen.
Pattinson une honetako zinema munduko izarretako bat da mundu osoko nerabeentzat Crepusculo film arrakastatsuenean agertu zenetik. Ospe horri esker MTV Movie Awards sarietako azken ekitaldian hiru sari jaso zituen.
Arrakastaren eta jarraitzaileen etengabeko eskakizunen ondorioz, bizkartzain bat kontratatu zuen New Yorken grabaketa lanetan ari den artean. Remember Me produkzioaren iturriek adierazi dutenez ”uneoro une batez bederen berau ikusi nahi duten hainbat eta hainbat pertsona ditu inguruan.”
Urte amaieran Luna nueva banpiroen sagako bigarren filma helduko da zinema-aretoetara.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinemari eskainitako gure txokoa.
Please comment with your real name using good manners.