Harrison Ford da Hollywooden ondoen ordaindutako aktorea

Indiana Jonesen itzulerak Harrison Ford Hollywooden ondoen ordaindutako aktore izatera eraman du, beti ere urtero Forbes aldizkariak eginiko sailkapenaren arabera.

Arkeologo beteranoaren abenturen itzulerarekin Fordek milioika jarraitzaileen berotasuna jasotzeaz gain, 65 milioi dolar jaso ditu.

Harrison Fordek baino film gehiagotan hartu du parte bigarren postuan sailkatu den Adam Sandlerrek. Orotara 55 milioi dolar jaso ditu arrakasta handiko hiru komediei esker: Zohan: Licencia para matar, Mas alla de los sueños eta Funny people.

Will Smith zerrendako hirugarrena da Hancock eta Siete almas filmeei esker. Biak batuta 45 milioi dolar bildu ditu.
Eddie Murphy komikoak Meet Dave bere azken filmaren arrakasta komertzial murritza ondo baino hobeto amortizatu du, 40 bat milioi dolar poltsikoratu baititu.

Sailkapeneko bosgarrena Nicolas Cage (Señales del futuro) da. Nicolas Cage aktorearentzat ere urte oso emankorra izan da eta Murphyren pareko soldata jaso du.

Tom Hanksek irabazi dituen 35 milioien zati handi bat Angeles y Demonios filmari zor dio.
Tom Cruisek 30 milioi dolar eskuratu ditu Valkiria eta Tropic Thunder filmeei eginiko lanarengatik.
Jim Carrey eta Brad Pitt berdinduta daude, biak ala biak, 28 milioirekin. Hamargarren postuan kokatu da Johnny Depp 27 milioirekin. Depp aktorearentzat kolpe gogorra izan da hamargarren postura jaistea. Izan ere, iaz zerrenda buru izan zen Piratas del Cariberi esker erdietsi zituen 72 milioiei esker.

Zerrenda osatzeko Forbes aldizkariak aktoreen ordezkariak, managerrak eta produktoreak elkarrizketatu ditu. Filmeetatik lorturiko irabaziei publizitateari edota irudi eskubideei esker erdietsitako kopuruak gehitu dizkio Forbesek zerrenda osatzeko.

Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako ordutegiari eskainitako gure txokoak.

Article written by

One Response

  1. EITB ZINEMA
    EITB ZINEMA at |

    Harrison Ford da Hollywooden ondoen ordaindutako aktorea:
    http://tinyurl.com/mny2ke

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online