Euskarak etxe barruan gainditu beharreko erronkei buruz aritu dira Kike Amonarriz eta konpainia Etxe barruko erronka atalean. Etxean, familian… belaunez belaun transmititu izan da beti euskara. Garai bateko kontua da hori, ordea, gaur egun gauzak aldatu egin baitira. Datu esanguratsu bat: gazteen euskaldun kopurua handituz doa, baina etxean euskararen erabilera ez da maila berean igo. Zergatik? Erantzunak ematen saiatu da “Tribuaren Berbak“.
Zarauzko Orokieta Herri Eskolan hasi du Kike Amonarrizek saioa, ikasleek etxean erabiltzen dituzten hizkuntzez galdezka. Hona hemen Kikek aurkitu dituen emaitzak.
-Batez ere euskaraz egiten duten familiak: 5.
-Batez ere gaztelera erabiltzen duten etxeak: 6.
–Euskara edo gaztelera ez den hizkuntza bat erabiltzen duten etxeak: 2.
–Euskara eta gaztelania uztartzen dituzten familiak: 11.
Saioa bukatzeko, Paula Kasares soziolinguistak Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko gurasoek euskararen etxeko erabileraz dituzten duda eta galderei erantzun die.
–Nola transmititu euskararen erabilpena herri erdaldun batean? Guraso euskaldunek ulertu behar dute haurrek, komunikatuko baldin badira, sarritan erdaraz egin beharko dutela. Bestalde, etxe erdaldunetako haurrak euskalduntzen direnean, hizkuntza portaerak aldatu behar dituzte, gainerako euskaldunekin ere euskaraz egiteko.
–Etxean euskaraz hitz egiten dugu, baina eskolako lagunekin erdaraz komunikatzen dira. Nola egin umeek beraien artean euskaraz komunikatzeko? Hizkuntza ohiturak aldatzea zaila da, sarritan laguntza behar du.
–Kubatarra naiz eta ez dakit euskaraz. Nola lagunduko diet seme-alabei etxeko lanekin? Edukiekin laguntzea baino garrantzitsuagoa da, Paula Kasaresen ustez, motibazioarekin laguntzea.
–Nire bikotea eta ni euskaldun berriak gara. Nola egin gure alabak etxean ere euskaraz egiteko? Euskara konplizitate elementu bilakatuko luke bere alabarekin.
Familiartean erabiltzen dugun hizkuntza euskara izatea gure esku dago. Beraz, etxe barruan euskara gehiago entzun nahi baduzue, egin besterik ez duzue.
Ondo izan eta hobeto bizi!
Programa osoa ikusi nahi baduzu, hemen duzu:
Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…
Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…
Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…
Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…
Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…
Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…