Tag Archives: euskara ikasi

Zein erronka ditu euskarak etxe barruan?

Euskarak etxe barruan gainditu beharreko erronkei buruz aritu dira Kike Amonarriz eta konpainia Etxe barruko erronka atalean. Etxean, familian… belaunez belaun transmititu izan da beti euskara. Garai bateko kontua da hori, ordea, gaur egun gauzak aldatu egin baitira. Datu esanguratsu bat: gazteen euskaldun kopurua handituz doa, baina etxean euskararen erabilera ez da maila berean igo. Zergatik? Erantzunak ematen saiatu da Tribuaren Berbak.

Zarauzko Orokieta Herri Eskolan hasi du Kike Amonarrizek saioa, ikasleek etxean erabiltzen dituzten hizkuntzez galdezka. Hona hemen Kikek aurkitu dituen emaitzak.

-Batez ere euskaraz egiten duten familiak: 5.

-Batez ere gaztelera erabiltzen duten etxeak: 6.

Euskara edo gaztelera ez den hizkuntza bat erabiltzen duten etxeak: 2.

Euskara eta gaztelania uztartzen dituzten familiak: 11.

tribua-ortiz-perezOndoren, Ortiz Perez familiaren etxean izan da, zein hizkuntzatan bizi diren jakiteko. Zarautzen bizi diren arren, Maria Jesus Perez eta Ubaldo Ortiz gurasoak Barakaldokoak eta euskaldun berriak dira. Ubaldok unibertsitate garaian ikasi zuen euskara euskaltegian. Maider eta Ander Ortiz dira beraien seme-alabak. Nagusiki gazteleraz hitz egiten dute etxean, baina noizean behin euskara erabiltzen dute: etxerako lanak egiterako orduan, lagunak etxera doazenean… Ubaldok azaldu duenez, zaila da hizkuntza ohiturak aldatzea.

tribua-jorge-gimenezGaur egun familia hitzaren esanahia lehen baino askoz zabalagoa da, eta familia egituren aldaketa errealitatea da. Horrek euskararen transmisioan eragin handia izan du. Horretaz aritu da Kike Jorge Gimenez Hizkuntza Politika sailburuordearekin. Honek azaldu duenez, familia egituren aldaketak eragin zehatza izan du euskararen erabileran. Duela 20-30 urte, euskaldunek euskaldunekin sortzen zituzten familiak, beraz, euskaraz egiten zuten familia kopurua txikiagoa zen. Orain, aldiz, gero eta familia misto gehiago daude, hau da, guraso bat euskalduna da eta bestea erdalduna. Ondorioz, hizkuntzen erabilera aldatu egin da. Dena den, euskararen etxeko erabilera ez da aldatu azken 20 urteotan. Bestalde, euskaldun kopurua asko igo da azken urteotan, eta horrek eragina izan lezake etorkizunean. Azkenik, etxean euskara bultzatzeko ekintzez aritu dira. Jorge Gimenezek azaldu duenez, dentsitate arazoak dauden tokietan euskal hiztunak biltzea da ekimenetako bat.

tribua-laura-martinezGai horrekin jarraituz, familia eta euskara uztartzeko helburua duen programa batez aritu da Kike Laura Martinez euskara teknikariarekin. Eman Giltza ekimenaren bidez, gurasoen zalantzak eta kezkak argitzen dituzte, webgune baten bidez. Beraien esperientziak ere azaltzen dituzte, guraso guztiek antzerako arazo eta zalantzak ikus ditzaten. Bestetik, etxean seme-alabekin euskara erabiltzeko materiala jarri dute gurasoen esku. Haurrek euskara erabiltzeko jokoak ere badaude Eman Giltzaren webgunean. Azkenik, haurrek euskaraz irakurtzeko eta aisialdian euskara erabiltzeko ekimenak ere badituzte martxan Txorierriko Mankomunitatean.

tribuaren-berbak-inkestaKale inkestaren atalean, haur hizkeraz galdetu die Kikek Hernaniko herritarrei. Ba al dakite hitz hauen esanahia? apatx (eseri), apapa (kalera joan), kokolo (txokolatea), mama (edaria), pa (musu), txitxi (haragia), txutxu (txoria), pitxitxi (katua), kika (hortzak), papo (amaitu), ninia (umea), maite (laztandu), pupu (mina), fu (putz egin)…

Saioa bukatzeko, Paula Kasares soziolinguistak Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko gurasoek euskararen etxeko erabileraz dituzten duda eta galderei erantzun die.

tribua-paula-kasaresNire bikoteak euskara gutxi daki. Haurrekin gaudenean euskara gutxi hori praktikatu behar du haurrekin ala euskara erabili behar du? Kasaresek azaldu duenez, ez dio arazorik ikusten bere bikotekideak seme-alabekin euskaraz hitz egiteari. Zuzentasuna garrantzitsua den arren, gurasoen eta haurren arteko harremanean ez da garrantzitsuena.

Nola transmititu euskararen erabilpena herri erdaldun batean? Guraso euskaldunek ulertu behar dute haurrek, komunikatuko baldin badira, sarritan erdaraz egin beharko dutela. Bestalde, etxe erdaldunetako haurrak euskalduntzen direnean, hizkuntza portaerak aldatu behar dituzte, gainerako euskaldunekin ere euskaraz egiteko.

Etxean euskaraz hitz egiten dugu, baina eskolako lagunekin erdaraz komunikatzen dira. Nola egin umeek beraien artean euskaraz komunikatzeko? Hizkuntza ohiturak aldatzea zaila da, sarritan laguntza behar du.

Kubatarra naiz eta ez dakit euskaraz. Nola lagunduko diet seme-alabei etxeko lanekin? Edukiekin laguntzea baino garrantzitsuagoa da, Paula Kasaresen ustez, motibazioarekin laguntzea.

Nire bikotea eta ni euskaldun berriak gara. Nola egin gure alabak etxean ere euskaraz egiteko? Euskara konplizitate elementu bilakatuko luke bere alabarekin.

Familiartean erabiltzen dugun hizkuntza euskara izatea gure esku dago. Beraz, etxe barruan euskara gehiago entzun nahi baduzue, egin besterik ez duzue.

Ondo izan eta hobeto bizi!

Programa osoa ikusi nahi baduzu, hemen duzu:

Euskara ikasteko, hamaika bide

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Gure hizkuntza ikasteko ezohiko bideak erabili dituzten lagunekin izan da Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak saioaren bigarren denboraldiko laugarren atalean. Euskara ikasteko hamaika bide daude, ikasle ezberdinei egokitutako nahi adina era. Jende gehienak familian, eskolan, edota euskaltegian ikasi du euskara, ohiko bideak erabili ditu euskalduntzeko. Baina, zeintzuk dira euskara ikasteko ezohiko bideak?

Kolonbiako Jose Miguel Ramirez eta Greziako Maria Spantidi

Kolonbiako Jose Miguel Ramirez eta Greziako Maria Spantidi

Kolonbiako Jose Miguel Ramirez eta Greziako Maria Spantidi YouTuben ezagun egin dira. Biak ditugu euskaldun autodidaktak, eta euren kabuz ikasi dute euskara, Euskal Herria zapaldu gabe, gainera. Jose Miguel Ramirezek 15 hizkuntza dakizki, eta kuttunena euskara du. Euskal Herria ezagutzeko asmoa du, berton lagun handi asko baititu. Mariak 10 hilabete besterik ez ditu behar izan bere kabuz euskara menperatzeko. Jose Miguelek bezala, Mariak ere Euskal Herria eta gure kultura ezagutzeko gogo handia du, baita euskara praktikatzeko ere.

Adam Zawiszewskik eta Veronica Domingok, berriz, euskara klaseak Polonian eta Argentinan jaso zituzten, eta gerora etorri ziren gurera ikasitakoa berrindartzera. Veronicak txikitatik izan du harremana euskararekin: amona euskalduna zuen. Duela 20 urte hasi zen Euskal Etxean euskara ikasten, “Argentinan Euskaraz” programaren bidez. Astean 2 klase ematen zituzten. Euskarak aukera asko eman dizkio Veronicak: alde batetik, amonarekin konplizitate handiagoa izatea lortu zuen; bestetik, euskal kultura ikasteko aukera eman zion. Adamek, aldiz,

Adam Zawiszewski eta Veronica Domingo

Adam Zawiszewski eta Veronica Domingo

unibertsitatean ezagutu zuen euskara. Frantses filologia ikasten ari zela, euskara ikasteko aukera eman zioten, eta izena eman zuen. Kikeri adierazi dionez, Poznanen 1991n ala 1992an hasi ziren euskara klaseak ematen. Astean, ordu t’erdiko 3 eskola ematen zituen, neguan Zornotzako barnetegian ikastaroak egiten zituen, eta udan ere etortzen zen ikastaroak egitera. Batueraz egiteaz gain, bizkaieraz ere egiten du Adamek. Egunero erabiltzen duen komunikatzeko tresna da Adamentzat euskara.

Mungian izan da Kike Amonarriz, euskaldunok etxetik eta eskolatik kanpo ikasten ditugun hizkuntzez galdetzen. Ingelesa eta frantsesa dira gehien ikasten dituzten hizkuntzak.

Asko dira historian zehar euskaraz ikasteko argitaratu diren metodo eta testuliburuak, eta guztiak topa daitezke Donostiako HABE liburutegian, Antiguo auzoan. 50.000 erreferentzia eta liburu baino gehiago aurki daitezke bertan. Hainbat metodo erakutsi dizkigu Kikek, hala nola “Euskera Viviente/Euskara Bizia” harribitxia, CCCko kaseteak, edo “Bai Horixe” euskara ikasteko egin zuten lehen telebistako saioa.

Zuriñe Abasolo eta "Bertxo"

Zuriñe Abasolo eta “Bertxo”

Euskaltegiek ohiko aurrez aurreko eskolez gain eskaintzen dituzten aukerak azaldu dizkigu Kikek. Klase presentzialez gain, autoikaskuntza gero eta gehiago erabiltzen dute. “Bertxo” irakasleak azaldutakoaren arabera, ikasleek, ordenagailuaren aurrean ikasten dute. Horrez gain, klasera ere joaten dira. Zuriñe Abasolo autoikaskuntza bidez ari da euskara ikasten: alde batetik, ez du denbora askorik lanaren ondorioz, eta aurki ama izango da.

Adinekoak euskara ikasten

Adinekoak euskara ikasten

Adina ez da arazo izaten ikasteko gogoa dagoenean. Txorierriko hainbat edadedun lagunek euskara zergatik ikasten ari diren azaldu diote Kikeri. Maria Gaston irakasleak azaldutakoaren arabera, 60 urtetik gorakoak dira bere ikasleak, eta astean hirutan biltzen dira: birritan klase normalak izaten dituzte, eta hirugarrenean beste talde batekin biltzen dira mintzapraktikak egiteko. Hona hemen, euskara zergatik ikasten ari diren: batez ere bilobekin euskaraz hitz egiteko, erronka modura, abesbatzan abesten dituzten kantuak ulertzeko, gure aberriaren hizkuntza delako…

Gurera atzerritik heldutako gaztetxoek ere ikasten dute euskara. Joseba Ibarra kultur arteko hezkuntza arduradunak gaztetxo etorkinak nola euskalduntzen diren azaldu dio Kikeri. Beste hizkuntzak erakusten diren bezala, euskara ere maitasun handiz irakatsi behar dela dio Josebak. Batez ere, ikasle etorkinak, gainerako ikasleekin batera, eskolako dinamikan sartzea lortu behar da, berriek euskara ikas dezaten.

Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo

Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo

Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo euskaldun berriak dira. Caramak 12 urte ditu, eta duela 3 urte etorri zen Euskal Herrira. Zeinak 13 urte ditu, eta duela 4 urte etorri zen gurera. Euskara ikastea erraza egin zaien arren, aditzak pixka bat zailak direla aitortu dute. Zeinak euskal musika maite du: Ken Zazpi, Betagarri… Caramari liburuak gustatzen zaizkio. Biei gustatzen zaizkie udalekuak.

Hizkuntza bat ikasteko hamaika aukera daudela ikusi dugu, beraz, norberak berea aukera dezala.

Saioa osorik ikusi dezakezue EiTB Nahieran atarian: