Coronavirusaren krisiak bete betean harrapatu zuen Malagako Zinemaldiaren 23. edizioa. Martxoaren 13an hasi behar zen eta hiru egun aurretik aurtengo edizioa atzeratu zuten. Azken urteetan martxan jarri zuten industria saila online egitea erabaki zuten eta hartara egin dute Malaga Work in Progress deritzan atalaren 3. edizioa, filmak bukatzeko bultzada ematen duen atalak. Iaz “El Hoyo” euskal distopia garaile atera bazen, aurten, garai distopiko hauetan, beste euskal film batek, euskaraz filmatutako “Ane”k hiru sari eskuratu ditu: postprodukzioa, banaketa aurrerapena eta musikan lagunduko dute sariak. Bilbon jaio baina egun Gasteizen bizi den David Pérez Sañudoren lehen luzea da. Aurretik dozena erdi labur zuzendu ditu: besteak beste, “Tiempos Muertos” eta “Aprieta pero Raramente Ahoga”.
Filmak “Ane” badu izenburua, “Lide bere amaren istorioa kontatzen digu” dio Perez Sañudok. Patricia López Arnáiz aktore gasteiztarra gorpuzten du 17 urteko alabarekin bizi den emakume banandu hau. “Egun batean alaba ez da lotara joango etxera eta bila hasiko da” gehitzen du. Hasieran lasai, ama gaztea baita, ez oso gainean egoten den horietakoa eta gauez lan egiten duenez alaba gutxitan ikusten duena.
Bilaketak Mikel Losada ermuarrak jokatzen duen Fernando senar ohiarengana hurbilduko du, “azken bolaldian mokoka ibili den bikotea“. Azken batean “aurkikuntza bidaia izango da. Alabaren desagerpenak norekin bizi izan diren jakiteko balioko die baina baita ere euren harremana berriz definitzeko” dio.

Filma batez ere komunikazioaz ari da, edo inkomunikazioaz. Familian batez ere. Baina Perez Sañudok eta ko-gidoilaria den Marina Parések elementu sinboliko bat erabili dute: abiadura handiko trenaren eraikuntza. Filma 2009an kokatu dute, non eraikuntza horrek tentsioa asko handitu zuen. “Interesatzen zitzaigun erakusteak berez komunikatzeko eraiki eta saldu duen zerbaitek nola banatzen duen. Nola era berean inkomunikazioa sortzen du, espazio bat bitan zatituz eta gizartea ere bitan zatituz” dio zuzendariak. Euskal jatorri markatua badu ere, barne istoria, oso pertsonala kontatzen du “Ane”k.

ECAM eskolak sortutako La Incubadora programatik pasa ondoren, “proiektua borobiltzeko eta industria ezagutzeko, euren beharrak jakiteko” balio zaien programatik pasa ondoren, Malagako Work In Progress-era bidali zituzten filmaren lehen minutu batzuk. “Oso juxtu iritsi ginen, gustatu, hautatu eta 25 minutu bidali genituen lehiaketara“, aitortzen du. Hiru sari eskuratu ditu: postprodukzioan ari den Aracne laboratorioak kolorearen tratamenduan lagunduko die eta Music Libraryk musika baimenekin. Potoloena, Latido Filmsek ematen dituen 15.000 euro banaketa aurrerapena da. “Hainbat zinemaldien interesa dugu, baina banaketa lotzea oso garrantzitsua da ez baita berdin zuk inoren babesarik gabe, ate joka hastea” dio. Izan ere “Ane” ere euren ekoizetxearen Amania Films-en lehen luzea ere da, lau urterdi eraikitzen aritu direna.

Koronabisus garaian tokatu zaie filma postproduzitzea. “Hainbat laboratoriok teknikariak etxetik lan edota segurtasun protokoloak lan egiten dutenak internetez bidaltzen didate materiala, ikuskatu eta ahal dugun moduan, telematikoz nire iritzia ematen diet” dio Sañudok. Krisiak ere Malagara joatea galarazi zien. Industriaren aurrez aurreko harremana faltan bota duten galdetuta, Sañudok aitortzen digu “film luze batekin nire lehen aldia zenez, ez dakit hori galdu edo filma babesten lagundu digun“. Orain kezka zinemaldieen kantzelazioak dakarkie. ¨Zenbat egingo dien eta gure filma hor sartzea izango dugun” dio. Izan ere, pertsonaien filma da, zinemaldietan ibilbidea egin dezaken film txikia. Miloi eta 200 mila euroko aurrekontua duena.
80 Egunean paper txikia egin ondoren, gero eta ezagunagoa egiten ari da Patricia López Arnaiz. ¨La Peste” eta ¨La Línea Invisible” telesailetan aritu ondoren, orain Martin Cuencak filmatzen ari den ¨La Hija” Javier Gutierrezekin ari da. Lopez Arnaiz eta Losadaz gain, Jone Laspiaur, Miren Gaztagaña, Aia Kruse, Nagore Aranburu, Luis Callejo eta film labur askotan zuzendu duen Fernando Albizu ari dira “Ane”n. ETB, TVE, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta ICAAren laguntza du.
Please comment with your real name using good manners.