Donostian uztaila jazz musikarekin lotuta dago. Jazzaldiak Gipuzkoako hiriburuko txokoak musikaz zipriztitzen ditu uztailaren azken aurreko astean. Horri lotuta kolaborazioa hasi dute Jazzaldiak eta Euskal Filmategiak. Iaz hasi zuten elkarlan horri beste behin heldu diote. Uztail honetan, Tabakaleran emango dituzten bost filmeen artean, Espainian aurrestrenaldi bat izango da. Django Reinhardt gitarra-joleri buruzko film bat da. Horri lotuta beste Django ardatz duen film bat, Fernando Truebak zuzendutako bat eta berak hautatu duen beste bat.

Woody Allen jazz maitale amorratu da. Bere filmeetan ikusten da; berak eszenatokietan jotzen du. Gaur bertan horren beste adibide ikusiko dugu. 1999an filmatu zuen “Sweet and Lowdown“ (Akordioak eta desakordioak) Estatu Batuetako jazzeko jeinu bati buruz. Sean Pennek gorpuzten duen Emmet Ray jeinu hori Django Reinhardt gitarra-jole ospetsuaren jarraitzailea da. Eszenatokian maisua, bertatik jaisten denean harroputz, zakar, emakumezale eta zurruteroa bihurtzen da. Arratsaldeko zazpitan emango dute Tabakalerako Zinema Aretoan
Datorren ostegunean Djangori buruzko filma emango dute. Etienne Comar ekoizleak zuzendutako lehen filmak, musikagilearen izena titulutzat duen filmak aurtengo Berlinale zabaldu zuen. Django Reinhardt gitarra-jole eta musikagile ezagunaren historia kontatzen du filmak. Jazz europarraren baitan, artista amerikar handien adinako eragina izatera iritsi zen lehendabiziko musikaria izan zen. Django ijitoa izaki, nazien partetik jasandako jazarpena ere kontatzen du filmak. Parisetik 1943tik nola egin zuen ihes familiarekin. Luzeak une musikal zoragarriak ditu eta izen handi bati hurbiltzeko aukera ematen du. Heineken Jazzaldiko zuzendariak, Miguel Martinek aurkeztuko du filma.
Jazzaldia martxan dagoela, Fernando Trueba izango dute gonbidatu. Uztailaren 21an 2000. urtean madrildarrak filmatutako “Calle 54“ dokumentala emango da. Zuzendariak dioenez, jazz latinoak beste edozein musikak baino lagundu diote gozatzen eta bizitzen. Horrela, musika horrekin zuen zorra kitatzeko modua izan da filma Truebarentzat. Bere hitzetan, musikala da, musikaz, sormenaz eta sorrera prozesuaz hitz egiten duen musikala. Musika piezak argumentua badira, musikariak protagonistak. Musika talde zabala gainera. Fernando Truebak berak egingo du aurkezpena.
Hurrengo egunean, Truebak bere film gustukoena aurkeztuko du. 1962an Shirley Clarke zuzendariak filmatu zuen “The Connexion“ (La Conexión). New Yorkeko emakume zuzendari honek zinemagile gazte baten jarraipena egiten du, heroinarekiko menpekotasuna duten pertsona batzuk euren dosiaren zain daudela filmatzen dituen unean. Jack Gelber egilearen antzezlan batean dago oinarritua. Egile beraren beste antzezlan bat, “Otra Mujer”, Woody Allenek jarri zuen pantailan eta egilea bera “cameo” txiki bat du. Truebak berak filma aurkeztu du eta ikusleen galderei erantzungo.

Uztailaren 27an, Jazzinema zikloa bukatzeko, euskarazko azpitituluekin emango duten film bakarra programatu dute. 1986an Bertrand Tavernierrek filmatu zuen “Round Midnight” (Gauerdi Inguruan). Bertan 1959ko gau bat irudikatu zuen. Parisen, ahuldutako jazz musikari batek “Blue Note” klubeko bezeroak harrituta utzi ditu bere saxoaren doinu ederrarekin. Aretoaren kanpoan, gogotsu ari zaio erantzuten ardo baso bat ordaintzeko ere behartsuegia den gizonezko bat. Segituan egingo dira lagunak. Bud Powell pianojolearen eta Lester Young saxofonistaren bizimoduetan oinarrituta dago filma.
Please comment with your real name using good manners.