Megazubia izan daiteke baina Kresala zineklubak horri muzin egin eta ohorezko egitaraua izango duen abendu bati Konstituzioaren zubian, astelehenean emango diote hasiera. Ohorezkoa diogu abenduaren erdialdean Euskal Filmategiaren harribitxi bat proiektatutako bait dute Kresala Elkarteak 50 urte betetzen dituela ospatzeko. Honekin batera luze filmatutako proiektu bat eta Donostia Zinemaldiatik pasatako film bat emango dute abenduan, gabonetako oporretan itxi baino lehen.
2015en “Después de esto“ filma nahikotxo zinemalditik pasa zen, besteak beste, Cannesen zuzendari berriei eskaintzen zaien “Urrezko Kamara” lehiaketan izan zen eta Donostia Zinemaldian “Zabaltegi”n. Magnus von Horn suediarrak gazte baten bergizarteratzea jarraitu zuen. Gazteentzako gartzela baten egon ondoren, jaioterrira itzuliko da John (Ulrik Munther), bere bizitza berreraiketzara. Baina herritarrek ez dute ahaztu ezta barkatu ere. Polonian bizi den zuzendariak “Ida” filmean kamaran txunditu gintuen kamalari bera du, Lukas Zal kamalaria. Saioa ohi bezala Trueban izango da 19:30tan eta Begoña Pecharroman gizarte antropologoak aurkeztuko du.
1992ko Joku Olinpikoak bukatu eta hilabete batzutara hasi zen filmatzen Luis Aller. Bartzelonaren inguruan sortutako filma, “Transeúntes“, aurten, urte hasieran amaitu eta estrenatu du. Aurkezterakoan onartu zuen “banekien luze joko zuela baina ez hainbeste“. Soinuen eta irudien bitartez Bartzelonaren kaledoskopio bat eskaintzen digu, hiri handi batean bizitzeak zer eskatzen die herritarrei. Hain luze joanda formatoak nahastera behartuta dago ia, baina generoak eta teknika desberdinak ere gurutzatu ditu. Kritikan eta hezkuntzan aritu den Luis Allerek hartu duen hiriari maitasun gutuna idatzi dio. Abenduaren 12an emango du Kresala Zineklubak eta saioa El Contraplano webgunearen arduradunek, Ricardo Fernándezek eta Iñaki Ortizek aurkeztuko dute.
Eta gabonetako oporretara joan aurretik euskal harribitxi bat dakarkigute Kresalakoek. Zine kluba ez baina elkartea 1967an sortu zen Alde Zaharrean. Hori ospatuz, emanaldi berezia prestatu dute Antzoki Zaharrean. 1928an Barakaldoko Azkona anaiek filmatu zuten “El Mayorazgo de Basterretxea“ pantaila handian ikusteko parada emango digute. Euskal Filmategian dagoen harribitxietako bat da. Baserri bat galtzeko zorian dago Basterretxe familia. Hortik abiatzen da Mauro Azkona zuzendari eta Victor Azkona kamaralari duen filma. Publikoaren eta kritikaren harrera ona izan omen zuen bi anaiek idatzitako gidoia zuen pelikulak. Baina epe horretan zinema soinuduna sartu eta ondorioz, ez zuten dirua berreskuratu. “El Mayorazgo de Basterretxea” mutua denez, Ana Belén García (pianoa eta ahotsa) eta Kalakan taldeko Thierry Biscaryren (perkusioa eta ahotsa) zuzeneko musikak lagunduko du saio hau. Ekitaldiak Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategiaren babesa du. Gonbidapenak Antzoki Zaharrean bertan jaso ahal izango dira abenduaren 19an, goizez ala arratsaldez.
Please comment with your real name using good manners.