Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Gure altxorra: hobbitaren zain

Gure altxorra: hobbitaren zain

Hemen da berriz. J.R.R.Tolkien idazleak imaginatu zuen ipotx, monstruo eta aztien mundua berriro film batean irudikatu du Peter Jacksonek. “Eraztunen Jauna“ren trilogia irudietan eman ondoren, New Zealandako zuzendariak berriz heldu dio hobbiten munduari. “The Hobbit: An Unexpected Journey” filma trilogia berri baten lehena da. Zaleek irrikitan espero zuten eta atzo estrainatu da Wellingtonen, Zeelanda Berriko hiriburuan. Bertan izan ziren sagako… Read more →

Bilbotik Pasaira, zinemaz gozatu

Kasulitatea edo, azaroa oparo datorkigu zinema erakustaldiaz. Ohiko estrenaldiez gain, bi zinemaldi ari dira egiten une hauetan gurean, Bilboko Zinebi eta Pasaiako Ikuska. Donostiatik gertu dagoen herri marinel horretako,Pasaiako film laburren 14. edizioa arratsaldean hasiko da gaur, umorezko eta emakumeen inguruko film laburren sorta banarekin. Ostiral bitartean bestelako generoak ikusiko dira: asteazkenean beldurrezko filmen hautaketa bat izango da udal euskaltegiko… Read more →

Zinebi, Bilboko zinemaldi osasuntsua martxan

Ez dauka Donostiako Zinemaldiak duen glamourra. Baina Bilboko zinemaldiak ia Donostiakoak dituen edizio kopuru bera du. Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburraren zinemaldiak 54 edizioa bihar zabalduko du, Arriaga Antzokian. Aurten Infoworld atala estreinatu dute, lehiaketaz kanpo ikusiko diren nazioarteko 21 film laburrez osatua. Berria ere Beautiful Docs. Munduko film luze dokumentalen ikuspegia, hainbat zinemalditan ikusitako 12 film dokumentalak…. Read more →

Europako Zinema Sevillan, zinemaldiko sarituak

Eta sarituen artean, euskal enpresa bat. Bidasoaldeko Dibulitoon produktorak egin baitu Madrilgo Milimetros enpresarekin batera “El Corazón Del Roble” animaziozko filma, umeen publikoaren saria jaso duen filma. Aldaketa klimatikoa sorburu narratiboa duen filmak Sevillako umeak eta nerabeak txunditu zituen. Eurek aukeratu zuten Europako hainbat film artean umeen pelikula onena. Giraldillo Junior jaso duen pelikula hau urtarrilaren 18an estreinatuko da. Azaroaren… Read more →

Zinemaldietako sarien piurak.

Zinemaldietan saritutako bi filmak ditugu orain gure pantailetan, pantaila handietan. Asteburu honetan estreinatu da Espainia osoan Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi duen filma, “Dans La Maison”. François Ozon zuzendariak gidoi onenaren saria ere jaso zuen Donostian film honengatik. Hegoaldeko zine aretotan baino lehen, pelikuaren etxean, Frantzian eta Belgikan eta Holandan estreinatu zen thriller hau. Irakaskuntzaz gogaitutako irakasle bat eta bere… Read more →

Europako zinema Sevillan ikusgai

Egunotan martxan dago gero eta indar handiago hartzen ari den zinemaldia da. Sevillako Europear Zinemaldiak 11 urte bete ditu eta eraberrituta dator aurten. Xijoneko zinemaldi entzutetsuak kanporatu zuen zuzendariak , Jose Luis Cienfuegosek hartu baitu zuzendaritza. Cienfuegosek kargua hartzerakoan argi utzi zituen bere helburuak: Sevillako Zinemaldia publikora gehiago hurbiltzea eta Europan egiten ari den egile zinema defendatzea. Publikoaren onurako, sarrerak 3… Read more →

Europako "Oscarrak", glamour gutxiago baina kalitate nahikoa

Hollywoodeko lehengusuek baino entzute txikiagoa dute. Urteak ere gutxiago: 25 europearrak, 83 AEBtakoak. Eta Oscarren zeremonia zuzenean ehundaka telebista katek ematen duten bitartean, Europako zine sariak gehientsuetan, zeremonia izan eta hurrengo egunetan ematen dituzte hainbat telebista katek. Baina hain ezagunak ez badira ere, Europan egiten den zinea saritzeko eguna hurbiltzen doa. Eta Sevillan, bertako Zinemaldi Europarrean, ezagutzera eman dituzte aurtengo… Read more →

Skyfall, erori eta berriro zutik jartzen den Bond

Aitortu behar dut. Ez naiz oso James Bond zalea. Ez ditut txitxo txintxo pertsonai honen pelikulak jarraitzen. Ez nago serieko atal berria noiz atera zain egoten. Baina estreinatu bezain laster joan naiz seriaren azkena ikustera. Eta Sam Mendes zuzendariak egin duen “Skyfall” hau asko gustatu zait. Daniel Craig aktore inglesak berriz jantzi du smoking bat 007 agentearena egiteko. Baina Sam… Read more →

Confianza online