Aste honetan estreinatu da Toy Story 3, urteko filmik arrakastatsuenetarikoa izateko asmoz egin duten proiektua. Eta gogor dator, dudarik gabe. Atzo, osteguna, estreinatu zen eta 934 milioi euro bildu zituen egun bakarrean, mundu osoan.
Orain arte Disney/Pixar estudioek izan dituzten film arrastatsuenek diru kopuru hauek lortu dituzte estreinaldi egunean: 934 milioi euro Up filmak, 365 milioi euro Wall.ek eta 365 milioi euro Carsek.
Hain zuzen ere, animaziozko beste film bat izan da orain arte jaun eta jabe gure zinemetan: Shrek, felices para siempre. Duela bi aste estreinatu zen eta orduz geroztik, lehena izan da diru-bilketan Espainiako Estatuan, diferentzia handiz: ia 10 milioi euro eskuratu ditu bi astetan.
Zer gertatuko da orain? Ikustekoa izango da bi horien arteko lehia!!! Utziguzu zure iritzia!!
ASTEKO BESTE ESTREINALDIAK
Toy Story 3 filma ez da, dena dela, aste honetan estreinatu den film bakarra. Hemen film berri guztiak:

Carlotak 16 urte ditu, eta zenbait erantzunik gabeko galdera ditu buruan. Batez ere, gustatzen zitzaion mutilak azalpenik eman gabe utzi duenetik. Horregatik, egunkari bat idaztea erabakiko du, euren bizipenak eta lagunenak apuntatzeko, ea horrela gertatzen zaionaren azalpen bat aurkitzen saiatuko da. Bestalde, Carlotaren gurasoak daude: bananduko direla erabaki dute. Orain, Carlota, eta Marcos bere neba, Manuel aitarekin bizi dira; aita desastrea da, dena den. Kaos horren erdian, Carlotak Sergioren laguntza izango du. Sergiori asko gustatzen zaio zinea, eta erabat maiteminduko da Carlotarekin; egunkari zoro eta dibertigarri hori idazten lagunduko dio.
Las vidas posibles de Mr. Nobdy
Nemoren gurasoak banantzen direnean, bera umea izanik, aitarekin ala amarekin geratzea erabaki

beharko du. Aukeraketa hori egin ostean, bere etorkizuna zehaztuko da: ezagutuko al du Elise? Jeannerekin ezkonduko al da? Annarekin bizi izateko aukera izango al du? Aukeraketarik egin aurretik, edozein bizitza da posible, eta guztiek merezi dute bizi izatea.
Pesadilla en Elm Street (El origen)

Freddy Krueger “Pesadilla en Elm Street (El origen)”rekin bueltatu da; beldurrezko pelikula klasikoaren gaur egungo bertsioa da, oso irudimentsua. Koadrila bat osatzen duten nerabeei gauza bera gertatzen zaie: denei erasotzen die Freddy Kruegerek, euren ametsetan jarraitzen dien hiltzaile batek, erabat desitxuratua dagoenak. Esna daudenean, elkar babestu ahal dute, baina lotan geratzen direnean ez dago ihesbiderik. Oscarretara izendatua izandako Jackie Earle Haleyk Freddyren txanoa jarri du; baita marra gorri eta berdeetako jertsea eta lau aiztotako eskularruak ere.

Rose Lorkowski ama ezkongabea da. Oscar semea eta Norah ahizpa (oso fidagarria ez dena) neskame lanetan mantentzen saiatzen da. Oscar eskola publikotik kanporatuko dute, eta Rosek lan berri bat lortuko du: arrisku biologikoa duten krimen eszenetako garbitzailea izango da, umearen eskola pribatua ordaindu ahal izateko. Berarekin batera, Norah eramango du, negozio horretan lagun diezaion. Besteen bizitza kaotikoek utzitako arrastoak garbitzen lan egiten duten heinean, euren artean adiskidetzen ikasi beharko dute, eta iragan korapilatsua gainditzen, euren enpresa-abentura berrian arrakasta izatekotan.
934 milioi euro bildu ditu “Toy Story 3″ filmak egun bakar batean http://bit.ly/bvsyOH
RT @CarteleraEITB: 934 milioi euro bildu ditu “Toy Story 3″ filmak egun bakar batean http://bit.ly/bvsyOH