LA Times egunkariak dioenaren arabera, Paramount Pictures etxeak Paranormal Activity filmaren bigarren zatia egiteko eskubideak bereganatu ditu. Lehen zatia urteko filmeetako bat da jada eta historiako filmerik errentagarrienetako bat ere bada. Paranormal Activity filmak 10.000 dolarretako aurrekontua izan zuen eta dagoeneko 62 milioi dolar bildu ditu AEBetako zinema-aretoetako leihatiletan. Iragan asteburuan 22 milioi dolar bildu zituen, Saw VI filmaren aurretik.
Datorren azaroaren 27an helduko da filma zinema-aretoetara. Hala ere, aurretiaz urriaren 31n hasiko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ikusteko aukera izango da. Hain zuzen ere, azaroaren 1ean ikusgai izango da Antzoki Zaharrean 22:30etik aurrera.
Please comment with your real name using good manners.