Millennium 2: La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina filma ez da Agora Top 10eko lehen postutik kentzeko gai izan. Millennium 2 filmak 1,84 milioi euro bildu ditu lehen asteburuan, baina ez da nahikoa izan gorenera iristeko. Millennium 2 bigarren postuan geratu da, lehen postua hirugarren astez jarraian Agora filmarentzat izan baita 2,30 milioi euro bilduta.
Hirugarren postua La cruda realidad filmarentzat izan da. Millennium 2 filmaren estreinaldiak kalte egin dio eta bigarren postutik hirugarren postura erori da. Hala ere, 1,27 milioi euro batzea lortu du. G-Forceko akuriek postu bat galdu dute eta aste honetan laugarren postuan dira milioi bat eurotik gora bilduta. Bosgarren eta hamargarren postuen artean kokatu diren filmek 300.000 eta 500.000 euroren artean batu dute. Atzeko talde horretatik pixka bat aldendu da La huerfana filma ia 500.000 euro bilduta.
Seigarren postuan dagoen El secreto de sus ojos eta hamargarrenean dagoen Vicky bikingoaren artean 60.000 euroko diferentzia dago. Zazpigarren postua Malditos Bastardosentzat da. Estreinatu eta zortzi astera Top 10ari eusten dio Quentin Tarantinoren filmak. Zortzigarren pistua Woody Allenen Si la cosa funciona filmarentzat da. 500 dias juntos, asteko estreinaldietako bat, zuzenean bederatzigarren postuan sartu da.
Millennium 2 filmak salbu, gainerako asteko estreinaldiek irabazi baxuak lortu dituzte. Millennium 2 filmarekin batera, 500 dias juntos izan da Top 10ean leku bat egitea lortu duen asteko estreinaldi bakarra.
Please comment with your real name using good manners.