Pilareko Ama Birjinaren eguna dela eta, askok egun bat luzatuko duzue asteburua eta ziur planak egin dituzuela kanpora atera eta egunerokotasuna alde batera uzteko.
Umeak badituzue etxean, baina, zailagoa izan liteke urrutira joatea. Horregatik, gertu-gertuan egin dezakezuen familia-proposamena dakarkizuegu, asko baitira egun hauetan zinemetan ikusi ditzakegun umeentzako filmak. Hala, ordu eta erdiz edo, buruhausteak alde batera utzi eta barre pixka bat egitera gonbidatzen zaituztegu.
Hemen dituzue aukera guztiak. Irakurri fitxak eta aukeratu gustukoena!
G-Force “Licencia para espiar”, James Bond direla uste duten akuri batzuen istorioa.
Vicky, bikingoa, zinemarako moldatu duten pertsonai ezaguna.
Up, 3Dko animazioan urteko estreinaldia izan dena.
Pequeños invasores, alienigenak erasoan.
School Rock Band, talde bateko kide izatearen garrantziaz diharduen musikala.
Shorts, la piedra magica, Robert Rodriguezek haurrentzako egin duen lehen filma.
Gainera, Iparraldean bizi zaretenok nahiz muga oso gertu duzuenok Le petit Nicholas (Nikolas txiki) pertsonaiaren filma ikusi ahal izango duzue. Oraindik Hegoaldean estreinaldi-datarik ez duen pelikula, hain zuzen ere.
Please comment with your real name using good manners.