Alejandro Amenabarren Agora film berria 2009ko estreinaldirik onena da momentuz. Izan ere, estreinatutako astean 5,3 milioi euro bildu ditu. Modu horretan, Angeles y Demonios filmaren zifrak gainditzea lortu du. Tom Hanksen filmea zen aste honetara arte urteko estreinaldirik onena, 5 milioi euro pasatxo bilduta. Eta, atzo jaieguna izaki, lorturiko zifrei atzo bilduriko dirua gehitu beharko zaie.
Jarraian datorren txartel-leihatiletako zerrendak ez ditu atzoko datuak jasotzen eta beraz, filmek lorturiko diru kopurua handiagoa izango da.
- Ágora. Alejandro Amenabarren berrienak urteko irekierarik onena izan du. Lehen asteburuan 5,3 milioi euro batu ditu eta zifra horiei asteleheneko datuak gehitu behar zaizkienez, 6,6 eta 6,8 milioi eurotara iritsiko da.
- G-Force. Akuri espioiak indartsu heldu dira eta Disneyen film berriak 2,6 milioi euro bildu ditu lehen asteburuan.
- Rec 2. Lehen postutik hirugarrenera jaitsi bada ere, 1,3 milioi euro bildu ditu eta dagoeneko ia 4 milioi euro zakuratu ditu.
- Malditos bastardos. Asteak pasa arren, Tarantinoren sasikumeek diru gehien biltzen duten 10 filmen zerrendan daude. Aste honetan bildutakoarekin 9 milioi euroko langa gainditu du.
- Vicky el vikingo. Aurum etxeak banaturiko filma G-Force filmaren estreinaldiaren kaltetuenetako bat izan da. 660.000 euro bildu ditu eta bi astetan 2,1 milioi euro bildu ditu.
- Si la cosa funciona. Woody Allenen berrienak beste 620.000 euro batu ditu eta 1,7 milioi euro ditu zakuan, jada.
- Los sustitutos. Bruce Willisen berrienak 600.000 bildu ditu aste honetan eta dagoeneko 3,3 miliotik gora batu ditu.
- El secreto de sus ojos. Aste honetako 500.000 euroei esker 2,5 milioi batu ditu.
- District 9. 140.000 euro
- Jennifer´s body. 120.000 euro
Zerrendan ageri diren filmetako bat ikusi baduzu emaiguzu filmaren gaineko zure iritzia. Kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.
Please comment with your real name using good manners.