Daily Mail egunkariaren arabera, Peter Kosminsky zuzendaria Ingalaterrako Harry printzipearen gaineko pelikula biografiko bat prestatzen ari da. Filma prestaketa fasean badago ere, ba omen du izenburua, The Spare, hain zuzen ere.
Filmean parte hartuko dutenen izenik ez da konfirmatu oraindik, baina filma 2010eko udazkenean grabatuko da Ingalaterran eta Ekialde Hurbilean. Buddy TV web orriak dioenaren arabera, protagonistaren rola betetzeko hautagai nagusiak Robert Pattinson, Crepusculoko banpiroa eta Rupert Grint, Harry Potterren lagun ilegorria lirateke.
Filmak printzipearen bizitzako unerik garrantzitsuenak islatu nahi ditu: bere gurasoen banaketa, bere amaren heriotza eta Afganistango esperientzia militarra, besteak beste.
Momentuz, filma prestaketa fasean dago, baina baliteke 2011rako edo zinema-aretoetara heltzea.
Robert Pattinsonek Ingalaterrako Harry printzipearen rola bete dezake: http://tinyurl.com/ya92x7j