Zinegile donostiarra arrakasta handia lortzen ari da Pagafantas bere lehen film luzearekin. Hala ere, ez dago besoak gurutzatuta eta bere hurrengo lana prestatzen ari da. Atzo Avilan emaniko prentsaurrekoan adierazi zuenez bere hurrengo lana Pagafantas eta La jungla de cristal filmen arteko batuketa bat izango da. Erreferentzia horiekin ez daki filmaren edukien eta garapenaren gaineko ideia bat ematen duen edota are gehiago nahasten duen. Borja Cobeaga gidoia idazten ari da Diego San Jose Pagafantas idazten lagundu zionarekin batera.
Komedia ero gisa definitu du film berria. Urtezahar gauen hainbat bidaiari harrapatuta geldituko dira aireportuan eguraldi txarra tarteko.
Filmaren behin-behineko izena Retrasado da, hegaldiaren atzerapenagatik eta protagonistarengatik. Cobeagak ez omen du erabaki oraindik zein izango den protagonistaren rola beteko duena. Izan ere, oraindik ez du lehen bertsioa idatzi eta pertsonaiaren ezaugarriak une batzuetan 22 urteko gazte batenak dira eta beste batzuetan 60 urteko gizon batenak.
Zine zuzendari donostiarrak adierazi duenez filma datorren urtean grabatzea aurreikusten du. Momentuz, ez dakigu filma noiz helduko den zinema-aretoetara.
Please comment with your real name using good manners.