Piratas del Caribe sagaren laugarren atalaren grabaketa lanak 2010eko apirilean edota maiatzean hastea aurreikusita dagoela. Hala aurreratu du Disney etxeko Oren Aviv produkzio buruak Coming Soon webguneari eginiko elkarrizketa batean. Oren Avivek gaineratu du filma 2011n estreinatzea espero dutela eta trilogia berri baten hasiera izan daitekeela.
Proiektuan parte hartuko du beste behin Johnny Depp aktoreak Jack Sparrow kapitainaren rolean. Duela gutxi estatubatuarrak laugarrenez Sparrowen rola betetzeko prest zegoela adierazi zuen. Ziurrenera, Gore Verbinskyk eta Geoffrey Rushek ere proiektuan parte hartuko dute, beste behin, zuzendari eta aktore gisa, hurrenez hurren. Bestalde, ez dago argi Orlando Bloomek parte hartuko duen eta ez dirudi Keira Knightley bertan izango denik, birritan adierazi baitu ez duela sagara itzultzeko asmorik.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.
Please comment with your real name using good manners.