Eta zertara dator hori guztia, pentsatuko duzue agian? Dena joan den ostiralean hasi zen, orduan izan baitzen Imad Akel Hamasen lehen film luzearen estreinaldi ofiziala. Islamiar erresistentziaren mugimenduak produzitu eta egin du osorik Israelek 1993an erail zuen Imad Akel miliziarraren bizitzan oinarritutako filma.
Ostiralean estreineko proiekzioaren ondoren, Fafji Hamad Hamaseko Barne ministro berriak zinema industria berri baten aurrean gaudela adierazi zuen: “Hollywooden ordez Hamaswood da hau.”
Lehen film luzeak Hamasen beso armatuko Azedin al Kasem brigadako komandantearen bizitza kontatzen du. Aipaturiko miliziarra Israelek Gazan eginiko eraso batean hil zen. Imad Akel delakoa ‘mamu’ izenordeaz ezaguna zen erabiltzen zituen arropa kopurua tarteko. Behin kolono judutar gisa ere mozorrotu zen.
Please comment with your real name using good manners.