Arriagak Charlize Theron bere bikote profesionala izatea nahi du

Guillermo Arriaga zuzendari eta gidoilari mexikarrak Eferi eginiko adierazpenetan aitortu du Charlize Theron aktorearekin bikote profesionala egitea gustatuko litzaiokeela. Aurretiaz elkarrekin lan egin dute Lejos de la tierra quemada filmean, Charlize Theron baitzen protagonistetako bat. Arriagak ere bere musa eduki nahi omen du: “Martin Scorsesek Leonardo DiCapriorekin lan egiten duen bezala, berarekin lan egitea gustatuko litzaidake, betiko bere bikote izatea.”

Arriagak lore asko bota dizkio sudafrikarrari: “aktore zoragarria izateaz gain, pertsona ona, argia eta atsegina da.” Lejos de la tierra quemada filmean parte hartu duten gainerako partaideentzat ere hitz onak besterik ez ditu.

Los tres entierros de Melquiades Estrada eta Lejos de la tierra quemada trilogia baten lehen bi zatiak dira. Hirugarren zatia falta da, beraz. Hirugarren film horrek El sol de los venados izango du izena, baina oraingoz oso egoera primarioan dago Arriagaren hitzetan.

Zazpigarren artea gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online