Summit Entertainmenteko zuzendaritzako kideak Crepusculoren arrakasta luzatzeko asmotan dira. Luna nueva bigarren liburuan agertzen den Volturi banpiro klana oinarri hartuta spin-off bat egiteko asmoa dute.
Beverly Hillsen ospatu zen Vision Awardsen baitan eman zuten berria Wyck Godfrey, Greg Mooradian eta Guy Oseary produktoreek. Izan ere, orduan aurreratu zuten posible zela Amanecer filma Crepusculoren amaiera ez izatea.
Ildo horri eutsiz produktoreek saga jarraitu nahi dutela adierazi zuten, baina Bellaren eta Edwarden arteko istoriotik urrunduta. Balizko istorio horretan Volturi familia izango litzateke protagonista. Volturi familia antzinako banpiro italiarren klan boteretsua da. Aipaturiko familia gainerako odol zurruputzaileek zelatatzeaz arduratuko da.
Balizko spin-off horretako protagonistak Michael Sheen (Underworld: la rebelión de los licántropos) eta Dakota Fanning (La vida secreta de las abejas, Push) lirateke. Luna nueva filmean ere agertzen dira, baina bigarren mailako rola betetzen dute. Bi aktoreok gainera badute nahikoa pisu eta ospe era honetako film arrakastasu bat eusteko. Bien bitartean, Crepusculoren bigarren atala urte amaieran helduko da zinema-aretoetara.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.
Please comment with your real name using good manners.