Esplugues de Llobregateko bigarren epaitegia Woody Allenen Vicky, Cristina, Barcelona filmaren usteko plagioa ikertzen ari da. Gai horri lotuta deklaratzera deitu du Jaume Roures, enpresari zinema produktore eta Mediaproren jabea.
Alexis de Vilar idazleak salaketa bat aurkeztu zuen joan den urtarrilean ustezko plagioaren ikerketa eskatzeko. Idazlearen iritziz, kointzidentzia eta paralelismo ugari daude Allenen filmaren eta berak idatzitako Goodbye, Barcelona eleberriaren artean.
Idazlearen hitzetan eleberria 1987an idatzi zuen eta urte berean erregistratu zuen. Zuzendari estatubatuarraren filmak bere liburuaren antza handia du argumentuan, lokalizazioetan, pertsonaietan edota denboran.
Gaia bideratzen duen epaileak deklaratzera deitu zuen idazlea duela hilabete eta hainbat galderei erantzun behar izan zien, Miserach Abogados idazlea ordezkatzen duen abokatu gabinetearen arabera. Jaume Roures produktorearen deklarazioa uztailaren 7rako iragarrita zegoen, baina azkenean deklarazioa atzeratu egin da.
Idazlearen ordezkari legalek ez dute baztertzen Woody Allenen zitazioa eskatzea. Allen berak idatzi zuen gidoia eta balizko zitazio horretan gidoia egiteko prozesua azaltzeko eskatuko litzaioke.
Zinema gustuko baduzu kontsulta ezazu zinema-aretoetako ordutegia.
Woody Allenen maisutasuna ezbaian jarri du ustezko plagio batek: http://tinyurl.com/mlmjol