Eclipseren filmazio lanak badu hasiera eguna. Robert Pattinson, Kristen Stewart eta gainerako protagonistak datorren abuztuaren 17an hasiko dira Eclipse grabatzen Vancouverren Summit Entertainment produktoraren arabera.
Grabaketa lanak hilabete eta erdi geroago amaitzea aurreikusten da, urriaren 31n, hain zuzen ere. Hirugarren atala David Slade zinegileak zuzenduko du eta 2010eko ekainean helduko da AEBetako zinema-aretoetara.
Zuzendari britainiarrak Chris Weitzen lekukoa jasoko du. Izan ere, Weitz da urtea amaitu aurretik estreinatuko den Luna nuevaren zuzendaria. Pattinson eta Stewart aktoreez gain, Dakota Fanning (Push, La vida secreta de las abejas) eta Michael Sheen (Underworld: la rebelión de los licántropos) aktoreek ere hartuko dute parte Crepusculoren bigarren atalean.
Crepusculoren saga Amanecer Meyerren laugarren liburuarekin itxiko da. Amanecer ere film bihurtzea aurreikusita dago, baina oraingoz ez dakigu zuzendariaren izenik.
Hala ere, Amanecer eta Eclipse filmen aurretik helduko da zinema-aretoetara Luna nueva. Azaroaren 20rako aurreikusita dago estreinaldia.
‘Eclipse’, ‘Crepusculo’ren hirugarren atala, grabatzen hasiko dira: http://tinyurl.com/mtz96q