Katie Holmes, Tom Cruise eta euren harremanetik jaio zen Suri hiru urteko haurra atzo heldu ziren Melbournera jet pribatu batean. Izan ere, Katie Holmesek astelehenean hasiko ditu Don´t Be Afraid of the Dark filmaren grabaketa lanak. Suspentseko filma 1973ko telebistako film batean oinarrituta dago.
Tom Cruise, Katie Holmes eta Suri euren alaba Melbourneko luxuzko apartamentu batean esnatu dira gaur. Etxe berean egongo dira Don´t Be Afraid of the Dark filmaren grabaketa lanek irauten duten bitartean. Crown Towers hotelaren goiko aldean dagoen suite ikaragarri horrek maiordomoak, umezainak eta garbitzaileak izango dituzte euren esanetara. Filmaren gidoia Guillermo del Toro mexikarrak idatzi du.
Filma Melbourneko kaian grabatuko da. Gazte bat aitaren eta honen neska-lagunaren etxera doa bizitzera. Etxe berrian deabru itxurako izakiekin bizi dela konturatuko da.
Zinema gustuko baduzu kontsulta itzazu 2009ko filmak.
https://blogak.eitb.eus/zinemakoestreinaldiak/2009/07/01/katie-holmes-australian-da-tom-cruisekin-eta-suri-alabarekin-thriller-bat-grabatzen-hasteko/
Katie Holmes Australian da Tom Cruisekin eta Suri alabarekin thriller bat grabatzen hasteko: http://tinyurl.com/mb92bn