Steven Spielbergek zuzenduriko Las aventuras de Tintin: El secreto del unicornio filma 2011ko urria amaieran estreinatuko da mundu osoan. Bada salbuespen bat ordea, AEBetan urte bereko abenduan estreinatuko baita.
Paramount eta Sony banatzaileek nahiago izan dute filma AEBetan beranduago estreinatu. Izan ere, Tintin pertsonaiak AEBtatik kanpo arrakasta izateko aukera gehiago ditu, komikia 70 hizkuntza baino gehiagotara itzuli baita. Tintinen lehen abentura 1929an publikatu zen eta mundu osoan zehar 200 milioi aletik gora saldu dira.
Filma egiteko mugimenduak atzemateko gai den teknologia erabili dute, Beowulf filma imitatuz. Georges Reme ”Hergi” idazleak sorturiko pertsonaian oinarritutako filmak segida izango du. Izan ere, Peter Jackson El señor de los anillos filmeko zuzendariak egingo du sagaren bigarren atala. Baliteke, hirugarren atala ere Jacksonek egitea.
Billy Elliot gisa ezaguna egin zen Jamie Bell Tintin izango da oraingoan. Bere alboan lan egin dute ospe handiko Daniel Craig, Andy Serkis, Simon Pegg (Star Trek) , Nick Frost (Radio encubierta), Gad Elmaleh, Toby Jones eta Mackenzie Crook aktoreek.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako gure txokoak.
Please comment with your real name using good manners.