Jerry Bruckheimer Hollywoodeko ekoizle garrantzitsuenetako batek G-Force filmaren aurrerapena aurkeztu du prentsaren aurrean. 3 dimentsioen teknika erabiltzen duen lehen aldia da. Akuri talde batek mundua libratu beharko du hondamenditik.
Abentura beteriko komedia horrek errealitatea eta animazioa nahasten ditu. Gobernuko programa sekretu batek animaliak trebatzen ditu espioitza lanak egiteko. Punta puntako teknologiaz hornituta dauden akuri horiek munduaren jabe egin nahi duen aberats bati egin beharko diete aurre.
The Abyss filmean eginiko lanarengatik efektu berezien Oscar saria jaso zuen Hoyt Yeatman da zuzendaria. Aktoreen artean aipagarriak dira Sam Rockwell, Tracy Morgan, Penelope Cruz (Los abrazos rotos) eta Nicolas Cage (Señales del futuro).
Hasierako asmoa bi dimentsiotan grabatzea zen. Produkzio lanetan hasi eta gutxira hiru dimentsiotan egitea iradoki zuen Bruckheimerrek. Izan ere ekoizlearen hitzetan hori da gaur egun ikuslearekin bat egiteko modua.
Filma datorren irailaren 3an helduko da zinema-aretoetara. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoei eskeinitako tarteak.
Penelope Cruz mundua salbatzera datorren akuri bat da ”G-Force” filmean
http://tinyurl.com/q2q9nu