Sean Pennek Paolo Sorrentinoren zuzendaritzapean lan egingo du azken horren This Must Be the Place film berrian. Pennek birritan irabazi du Gizonezko Aktore Onenaren Oscar saria Mystic River eta Mi nombre es Harvey Milk filmetan eginiko lanarengatik. Sean Penn bere musika ibilbidearen azken txanpan dagoen rock izarra da. Iraganarekin kontuak kitatu nahi ditu eta II. Mundu Gerran bere aita erail zuen naziaren bila hasiko da.
Sorrentinok ingelesez grabatu duen lehen filma da. Aurretiaz nazioarteko ospea eskuratu zuen Las consecuencias del amor eta Il divo filmeekin.
Variety aldizkariaren arabera, Pennek The Three Stooges, Cartel eta Fair Game filmak grabatzen amaitu behar du Sorrentinoren berrienarekin hasi aurretik. Grabatuta, baina oraindik estreinatu gabe du bestalde, The Tree of Life, Terrence Malicken berriena.
Please comment with your real name using good manners.