Peter Jackson zine-zuzendariaren produkzioetatik kanpo grabatu duten filma 5.000 dolar bakarrik (3.700 euro) kostatu da. Internetek jarri dute ikusgai eta hiru egunetan ia 500.000 bisita izan ditu.
‘The Hunt for Gollum’, 40 minutuko filmea, dirua irabazteko asmorik gabe estreinatu zuten igande honetan, maiatzak 3, Interneten, izen bera daraman gunean. “Prekuela” edo aurrekari moduan aurkeztu dute; kronologikoki Jacksonen lehen filmaren (“El Señor de los Anillos: la Comunidad del Anillo” -2001-) aurretik gertatzen baita.
Weberako egindako bertsio honetan, “Isildurren oinordeko” izatera datorren pertsonaia Gollumen bila joango da ‘El señor de los Anillos’ sortarazi zuen eraztun bereziak ezkutatzen duen egia ezagutzeko asmoz.
Chris Bouchardek idatzi eta zuzendu zuen filma eta 2007an errodatu zuten Galesen eta Erresuma Batuan. Diru gutxi erabiliz grabatutako lana den arren, bikain erreproduzitu dute Jacksonen saga garestiaren estetika.
Produkzio honek gustura utziko ditu Tolkienen mundu fantastikoaren zaleak 2011n “The Hobbit” filma estreinatzen den bitartean. Guillermo del Toro, Rudo y Cursiko produktorea, ari da filma grabatzen une honetan Zeelanda berrian.
Kontsulta ezazu zer film dauden orain euskal zinemetan.
Please comment with your real name using good manners.