Tom Cruisen emaztea den Katie Holmesek Don´t Be Afraid of the Dark filmean hartuko du parte. Guillermo del Torok egin du gidoia eta 1973ko telesail batean oinarritu da horretarako. Hala ere, estiloari dagokionez Latchkey´s Lament film laburra hartu du oinarritzat.
Gazte bat bere aitaren eta honen bikotearen etxera doa bizitzera. Bere aita deabruzko izakiekin bizi dela konturatuko da. Mark Johnsonek, Guillermo del Torok eta Matthew Robinsek produzitu dute filma eta Troy Nixey da zuzendaria. Zuzendariak komikiaren munduan egin du bere ibilbide profesionala eta zinegila gisa egiten duen lehen lana da.
Johnson eta Del Toro produktoreak beste proiektu batean lanean ari dira. Hater izango du izenburu filmak eta izen bereko David Moodyren beldurrezko eleberrian oinarrituta dago. Badirudi, El orfanato zuzendu zuen Juan Antonio Bayona izango dela filmeko zuzendaria.
Del Toro lanez gainezka dago. Une honetan The Hobbit filma prestatzen ari da. Guillermo Del Toro J.R.R. Tolkien idazlearen eleberria egokitzen dabil Peter Jacksonekin batera. Filmaren grabaketa lanak datorren urtean hasiko dira. Guillermo Del Torok produzitutako film bat ikusgai dago une honetan zinema-aretoetan: Rudo y Cursi, hain zuzen ere.
Ezagutu itzazu zinema albisteak eta zinema-aretoetako programazioa.
Please comment with your real name using good manners.