Sean Penn aktore estatubatuar ezaguna –Harvey Milk filmean ikusi dugu berriki- eta Robin Wright emaztea –La sombra del poder filmeko protagonista- banandu egin dira, behin betirako ustez, 13 urte eta gero.
48 eta 43 urteko aktore ezagunek dibortzio-eskari aurkeztu zuten 2007ko abenduan baina bertan behera utzi zuten 2008ko apirilean, eta elkarri beste aukera bat ematea erabaki zuten. Urtebete beranduago, baina, berriz ere aukeztu ditu paperak Sean Pennek Kaliforniako auzitegi batean.
Maddonaren senarra izandakoak apirilaren 23an aurkeztu omen zuen eskaria “People” aldizkariaren arabera, eta bertan Dylan Frances (18 urte) eta Hopper Jack (15 urte) seme-alaben zaintza-partekatua eskatu du.
Emazteari inolako pentsiorik eman behar ez izatea ere eskatu omen du.
Robin Wright zinema-izar ederra ez du oraindik ezer esan eta komunikabide guztiak bere adierazpenen zain dira.
Please comment with your real name using good manners.