Oliver Stone eta Michael Douglas izango dira, zuzendari eta protagonista, hurrenez hurren, Wall Streeten bigarren zatian. Wall Street filmaren lehen zatia 1987an estreinatu zen eta Michael Douglasek Gizonezko Aktore onenaren saria irabazi zuen film berean eginiko lanarengatik. Douglas Gordo Gekko eskrupulorik gabeko inbertsore baten azalean sartu zen. Gizon boteretsu hori dirudun bihurtu zen burtsan eginiko inbertsioei esker.
Allan Loeb izango da gidoia idazteko arduraduna, nahiz eta istorioaren nondik norakoak oraindik aireratu ez diren. Filma Wall Streeteko ordezkari batean oinarrituko dela lau haizeetara zabaldu den datu bakarra. Charlie Sheenek antzeztu zuen pertsonaia hori 1987ko lehen zatian. Gaur egungo krisi ekonomikoa testuinguru egokia izango da diruzalekeriaz eta ustelkeriaz beteriko mundua islatzeko.
Filmaren grabaketa lanak datorren udan hasiko da eta behin-behineko izenburua Wall Street 2 da.
Please comment with your real name using good manners.