Iritsi berri dira Atapuercara. Orain arte bikote bat baino ez zeukaten. Baina pasa den astean talde oso bat ekarri dute. Paleolito Bizia dute izena, eta jo ta ke ari dira haien ametsa betetzeko lanean. Paleolito aroko ekosistema bat gutxi gora…

Euskal Herriko Kapadoziari begirada berria
Batzuk klaustrofobia eragiteko gai diren zulo txikiak dira. Beste batzuk, berriz, askoz handiagoak dira, eta barruan ibiltzean ematen du erraz bidaia daitekeela denboran zehar. Baina guztiek dute amankomuneko ezaugarria: bikainak dira, mendian tailatutako harribitxi zoragarriak. Faido, Laino eta Markinez herrietan…

Ongi etorri, asperatus jauna!
Denboralea. Hankaz gora jarri eta itsasora begiratzen duzula irudikatzerik al duzu? Antzeko zerbait sentitu behar dute beste mota bateko espektakulua ikusteko aukera izan dutenek. Undulatus asperatus bat ikusteko parada izan dutenek, alegia. Time-lapse motako bideoetan, denbora azkartuz ikusten diren horietan,…
Tronu jokoa Adriatikoan
‘Erregearen lehorreratzea’ da Game of Thrones fantasia sagaren geografia imaginarioak duen hiriburua. ‘King´s Landing’ edo ‘Desembarco del Rey, hain zuzen. Bertan dagoen burdinezko tronuan eseritzen da zazpi erreinuak menderatzen dituen erregea. Irudimenezko geopolitika eta familien arteko tirabirak ederki irudikatu ditu…
Alcatrazen erretiroa
Ia hiru hamarkadaz Ameriketako Estatu Batuetako gaizkilerik arriskutsuenak bertan eman zituzten haien erruak penatzeko urteak. Al Capone, George “Machine Gun” Kelly edo Robert Stroud bezalako preso ospetsuek kartzela horren inguruko mitoa zabaltzen lagundu zuten. Orain gutxi 50 urte bete dira…
Artikoaren lekuko
Toni Pou zientzia-kazetariaren “Donde el día duerme con los ojos abiertos” izeneko liburua gazteleraz argitaratu berri du Anagrama argitaletxeak. Hiru astez Kanadako Artikoan eginiko bidaiaren berri ematen du kazetariak bertan. Testua aurretik katalaneraz argitaratuta zegoen (On el dia dorm amb…
Istanbul, hurrengo ‘big one’
1999an Turkiak lurrikara ikaragarria nozitu zuen. Urte horretako abuztuaren 17an Richter eskalan 7,5eko mailara heldu zen ezbeharrak Izmit hiria bete betan jo zuen, 17.000 lagun inguru hil zirelarik. Gaizki eraikitako eraikinek lur astinduak eragindako txikizioren tamaina handitu zuten. Ez zen…
Demokrazia eskua altxatuta
Suitzako kantonamenduen tradizio demokratikoan erabat txertatuta dago eskua altxatuz egindako demokrazia. Landsgemeinde Platz da zuzenezko parte-hartze bitxi hau burutzen den tokia. Emakumezkoen sufragio eskubidea iritsi arte, asanbladan bozkatzeko bete beharreko baldintza bakarra suitzar baioneta tradizionala eramatea zen, hori baitzen hiritartasuna frogatzen…