Demokrazia eskua altxatuta

Landsgemeinde Platz, Appenzel herrian. Irudia: Juanma Gallego

Landsgemeinde Platz, Appenzel herrian. Irudia: Juanma Gallego

Suitzako kantonamenduen tradizio demokratikoan erabat txertatuta dago eskua altxatuz egindako demokrazia. Landsgemeinde Platz da zuzenezko parte-hartze bitxi hau burutzen den tokia. Emakumezkoen sufragio eskubidea iritsi arte, asanbladan bozkatzeko bete beharreko baldintza bakarra suitzar baioneta tradizionala eramatea zen, hori baitzen hiritartasuna frogatzen zuen elementua.

Gaur egun bozka sistema hau baztertuta dago ia Suitza osoan, hiritar guztiak plaza batean biltzea ezinezkoa baita, eta era berean sistema honek ez duelako bermatzen demokrazia modernoen ezaugarri garrantzitsuenetakoa den botoaren sekretutasuna.

Appenzell eta Glaruseko kantonamenduetan, hala ere, oraindik bizirik mantentzen da Landsgemeinde sistema, eta asanblada horietan hartutako erabakiek legaltasun osoa dute. Appenzellen apirilaren azken igandean egiten dute eta Glarusen, berriz, maiatzaren lehen igandean.

Suitzako konfederazioaren oinarriak 1291ean ezarri ziren. Urte horretan Schwy, Uri eta Unterwalden kantonamenduetako biztanleek elkarri laguntzeko hitzarmen bat sinatu zuten Rütli izeneko landan. Lurralde horiek menderatzen zuten Habsburgotarren aukako lehen pausua izan zen hori. Denborarekin beste hainbat kantonamenduek konfederazio horrekin bat egin zuten. Habsburgotarren aurka bataila ugari izan ziren harik eta 1499an Suitzar Konfederazioak independentzia osoa eskuratu zuten arte. Borroka horietan soldadu suitzarrek ospe handia hartu zuten. Horregatik Julio II.a Aita Santuak bere burua eta Vatikanoa babesteko Goardia Suitzarra sortu zuen.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=XxAhAxusOtM]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online