Artikoaren lekuko

Toni Pou Amundsen ontzian. Irudia: Toni Pou / WFSJ

Toni Pou Amundsen ontzian. Irudia: Toni Pou / WFSJ

Toni Pou zientzia-kazetariaren “Donde el día duerme con los ojos abiertos” izeneko liburua gazteleraz argitaratu berri du Anagrama argitaletxeak. Hiru astez Kanadako Artikoan eginiko bidaiaren berri ematen du kazetariak bertan. Testua aurretik katalaneraz argitaratuta zegoen (On el dia dorm amb ulls oberts, Empuries) eta Godo Erreportaritza eta Ikerketa Kazetaritza sariaren irabazlea izan zen.

Mundu osoko beste hamalau kazetarirekin batera, Amundsen izeneko izotz-hausteko ontzian zientzialariek egindako lana eta esperimentuak ikusteko parada izan zuen Tonik. Fisikaria izanda, erreza izan zaio zientzialarientzako galderak prestatu, kontzeptuak ulertu eta ondoren gai horiek publiko zabalari komunikatzea.

“Klima-aldaketa azkarrena bizitzen ari den planetako zonaldea da Artikoa, eta etorkizunean beste zenbait lekutan gerta daitekeenaren adierazle izan daiteke”, Toniren hitzetan. “Itsas izotza zein uraren gazitasuna urritzen ari da eta horren ondorioz itsas-korronteetan aldaketak izan daitezke. Azken hauek planetako zonalde askoren klima agintzen dute, gainera”.

CR98Zientziaren inguruan izandako esperientziez gain, Artikoan bizipen ugari izan ditu. Horien artean interesgarrienetakoa inuit-en Ulukhaktok komunitateari egindako bisitaldia izan da. “Orain ez dute iglurik erabiltzen eta aldez aurretik fabrikatutako etxeetan bizi dira. Ehiza eta arrantzan oinarritutako bizimodua desagertzear dago. Baina zer egin daiteke hain inguru gogorrean ehizan eta arrantzan ibili gabe? Ezer gutxi. Eta hortik etortzen dira arazo asko, hala nola langabezia, alkohola, drogak, depresioa…”.

Zaila egiten zaio Toni Pou-ri Artikoa izotzik gabe noiz geratuko den iragartzea. “Zenbait ikerketen arabera 30 edo 40 urte barru udaran izotzik gabe egongo da, baina badira beste ikerketak prozesu hau 5 urte baino lehen gertatuko dela diotenak”. Baina berarentzat esanguratsuena da gero eta ikerketa gehiagok diotela prozesua lehen baino beranduago izango dela.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online