Euskararen jatorriari buruzko teoriak. Nondik gatoz?

Zein da euskararen jatorria? Galdera hau maiz entzun badugu ere, erantzun zehatzik gabeko galdera da. Badakigu euskara, euskaldunon hizkuntza dela, bere sustraiak, ordea, ezezagunak dira, ez baitago hizkuntza hau barne hartzen duen talde semantikorik ezta ezaugarri komunik ere. Hori bai, historian zehar teoria ugari egon dira euskararen jatorriaren inguruan, eta gaur, horiei begirada bat emango diegu, elkar argitaletxearen argitalpen batean oinarrituta.

Euskaraz aurkituriko lehendabiziko hitzak. Foto: elkarargitaletxea.com

EUSKAL IBERIAR TEORIA

Teoria honen arabera, euskara da Iberiar Penintsulan mintzatzen ziren hizkuntzek utzi duten aztarna bakarra. Hipotesi honen arabera, euskara eta iberiarra hizkuntza bera ziren. Antzekotasunak ez dira handiak, baina hainbat hizkuntzalarik eta idazlek bat egin dute urteetan zehar teoria honekin.

Hemen adibide batzuk:

Iberiera     Euskara
Bios            Bihotza
Bizcar         Bizkar

HIZKUNTZA AFRIKARRAREN TEORIA

Afrikako hizkuntza batzuek euskararekin harremana? Schuchardt eta Mukarovskyren ustez,  bai. Hala ere, eta berberearen eta euskararen artean antzekotasun lexikoak badaude ere, ez dira nahikoa bi hizkuntza horien arteko jatorria bera izan dela frogatzeko. Duela gutxi, Maliko Dogon hizkuntza euskararekin konparatu zuten.

Hemen adibide batzuk:

Berbenerea       Euskara
Akir                    Aker
Nekk                  Ni, nik
Adar                  Adar (Berberez belaun edo oin esan nahi du)

MEDITERRANEOKO HIZKUNTZA PRE-INDOEUROPARREN TEORIA 

Teoria hau hizkuntza pre-indoeuroparrek erro berbera zutela dioen ideian oinarritzen da, eta euskara, berriz, Mediterraneo arroko hizkuntza batzuen artetik bizirik iraun duen azkena dela diote. Francesco Ribezzo hizkuntzalaria izan da teoria honen bultzatzailea, eta honen aburuz, hizkuntza indoeuroparrak baino lehen, hizkuntza nagusi bat zegoen. Hizkuntza horretatik beste hizkuntza batzuk sortu ziren, tartean, euskara. Gerora esan izan da, ordea, hurbiltasun geografikoak ahalbidetzen dituen antzekotasun xumeak direla.

KAUKASOKO HIZKUNTZEN TEORIA

Errusiarrak eta georgiarrak izan ziren, batez ere, teoria honen aldekoak. René Lafonek euskararen eta kaukasoren hizkuntzen artean 35 korrespondentzia topatu zituen. Geroago Mitxelenak egiaztatu zuen bazegoela antzekotasunik, adibidez, kasu ergatiboaren (nork) erabileran, aditzen pertsonaren pluraltasunean eta nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin loturiko zenbait hitzetan. Batez ere, georgierarekin du antzekotasun handiena.

Hemen adibide batzuk:

Georgiera       Euskara
Zari                   Zara
Gw                    Gu
Ezer                  Eder

Zuk, entzun al duzu beste teoriarik? 🙂  Horrela bada, euskaldunok gustora hartuko ditugu zure ekarpena. Jatorriak jatorri, euskaldunok euskaraz egiten jarraituko dugu, gaur bihar eta beti!!  GORA GURE HIZKUNTZA!!! 

Ane Santesteban

Share
Published by
Ane Santesteban

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago