Categories: Euskara ikasi

‘Euskañola’: “Va y dice berak ez duela egiten”

Ez da gauza berria euskararen kalitateari buruzko kezka. Eta ez da euskaldunona soilik, bi hizkuntza elkarrekin eta aldamenean bizi direnenean, ohikoa omen da joera hori, alegia inguruan ditugun bi kodeak nahastea. Honen aurreran, arriskua, eragin hori gehiegizkoa izatea da, bai eta, sistematikoki euskararen baliabideak baztertu eta gaztelerara jotzen badugu. Kike Amonarriz tolosarrak behin baino gehiagotan izan ditu hizpide gazteak eta euskañola, eta betiere hizkuntzari zor zaion errespetuarekin, nola bestela, guk ere adibide batzuk biltzeari ekin diogu.

Euskañola: euskara eta gaztelania nahasten dituen kodea

“Nola joango naiz oinez ikastolara si euria egiten du”

“Es que kriston beroa egiten du”

“Hori da la típica edozein tokitara joan eta beti gelditzen dena de guay”

“A saco denbora daramat zu ikusi gabe”

“Flipatuta nago gertatu denarekin”

“Rallau egiten dit horrek”

“La movida es que joan behar gara, porque bestela ez gara helduko”

“Sin mas, ez daukat hitz egiteko gogorik”

“Tope hotz egiten du hemen eh”

“Va y dice berak ez duela hori egin”.

“Minimo , amari bisita egingo diot”

“Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala”

“Es que este tío da la leche”

“Bueno pues hurrengora arte”

“Bua chaval, tipo hau jota dago”

“Hori la hostia da”

“Kriston cola zegoen en el super”

“Aber, hori ez da kuestioa, tia”

“Hau da peña chungoa”

Euskañola, alegia, euskararen eta gazteleraren arteko kodea ez da guztiz negatiboa, betiere, neurrian egiten bada. Hori bai, maitatu dezagun euskara, eta ahal den neurrian, erabili dezagun kalitatezko euskara, gure hizkuntzak hori eta gehiago merezi du eta. Eta zuek, euskañola egiten al duzue? 🙂 Aipaturikoez gain, beste adibiderik ezagutzen al duzue? Ba animatu eta kontatu bai Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian, baita Euskararen blog honetan ere, guztiak ongietorriak izango dira eta. GORA EUSKARA! 🙂

Alicia San Juan

Share
Published by
Alicia San Juan

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago