Arratiako hizkera eta Ondurratarren berbak jaso ostean, autobusa hartu eta Gipuzkoaldera egingo dugu bidaia, Goierrira, hain justu, eskualdea tradizioz, oso zonalde euskalduna baita. Azpieuskalki ugari topatu daitezke bertan, baina Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak urteetan zehar egindako “ZALDIBIAKO EUSKARA” lana oinarri hartuta, Zaldibiko eta inguruko hitzak eta esapideak biltzeari ekin diogu.
Zaldibiko euskara
KUXIDADEA – txukuntasuna
LEPAZAMARREKOA – lepo gaineko kolpea
MUXAJEA – itxura kaskarra
BELARRIMOTXA – erdalduna
OIÑAZKARRA – tximista
MAIXIATU – kontuak nahastu
EMBAAZO IÑ – endredo egin
PIKOTSEN – makurturta
ZESUMA – zer egin ez dakigula egon, aspertuta
MATXARDEA – neska sorgiña, mihiluzea
BAZKAITTEA – bazkaltzera
ETXEKONAK – auzokoak, aldamenekoak
SOBRARE – dirudienez, nonbait
GIBELAUNDIE – arduragabea, lasaia
NARRATSA – txukuntasunik gabea
EBIE – euria
Zaldibiko esapideak
PORRU INDA EON – oso nekatuta egon; leher eginda egon.
OSKA AITTU– . hots egiten aritu, deitzen aritu.
BURUN JOTAKO SUGEA BEZALA – tontotuta, motelduta
ESAN IN BEAR DA OI E! – hori esatea ere!.
EZERREZ TA FESTA – ezerezetik zerbait handia egitea.
Ezagutzen al duzu Goierriko hitz edo esapiderik? Ziur gaude baietz. Animatu bai Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zure proposamenak botatzen. Gure aldetik besterik EZ. EUSKARA MAITATU, ERABILI.. ETA POZIK BIZI! 🙂
Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…
Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…
Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…
Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…
Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…
Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…