Categories: Aholkuakproposamenak

Emaiozu buelta bat zure bizitza sexualari!

Beti berdina egitearekin aspertuta zaude? Errutinan erori zara sexu-harremanei dagokienean? Gaur, Gazteako sexu blogean, horri aurre egiteko bidea eskaintzen dizugu. Hona hemen zure bizitza sexualari buelta bat emateko probatu ditzakezun zenbait jarduera:

· Begiak estali: zure bikotekidearen begiak zapi batekin estaltzen badituzu bere zentzumenak indartuko dira, eta irudimenak garrantzi handia izango du. Gogoratu burmuina gizakion sexu organo garrantzitsuena dela.

· Masajeak egiten ikasi: masaje baten ondororen zure bikotekidea askoz erlaxatuago egongo da eta horri esker, bere orgasmoa biziagoa izango da.

· Mozorrotu: zure bizitza sexuala dibertigarriago egin pertsonaia ezberdinak antzezten. Harreman sexualak bereziagoak izatea lortuko duzu.

· Kartetan jolastu: galtzen duenak jantzi bat kendu beharko du. Seguruen, horrek, zure irabazteko gogoak piztuko ditu.

· Jarrera berriak probatu: interneten, aldizkarietan, liburuetan… jarrera sexual berriak edonon aurkitu daitezke. Animatu jarrera berriak probatzera!

· Zakilean ipintzen diren eraztunak erabili: odolaren fluxua geldiarazten dute eta ondorioz, zakila tente mantentzen da denbora luzeagoan.

· Sexu harremanak izan ezohiko leku batean: ez da leku publiko bat izan behar, etxeko ezohiko lekuetan ere sexu-harremanak izatea pizgarria izan daiteke.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago