Benetan existitzen al da aldibereko orgasmoa?

Sexu-hezitzaile gehienek mitoa dela uste duten arren, bikote askok egiten dituzte orgasmora aldi berean iristeko ahaleginak. Elkarri maitasuna adierazteko modu bat izan daiteke hori, baina bikote barruko komunikazioa primerakoa izan behar da eta oso ondo ulertu beharko dute elkar bikotekideek, helburua lortzeko.

Aldibereko orgasmoa izaten saiatzeko orduan erabilgarriak izan daitezkeen zenbait aholku edo gomendio emango dizkizuegu gaurkoan Gazteako sexu-blogean:

Helburuarekin arduratu beharrean prozesua disfrutatzea izaten da garrantzitsuena. Oso konplikatua da emakume batek eta gizon batek orgasmoa aldi berean izatea, eta horrekin zenbat eta gehiago obsesionatu horrekin, hainbat eta zailagoa izango da lortzea.

Gizonen kasuan, adibidez, estresak, urduritasunak eta presioak kalte handia egiten diote erekzioari. Beraz, ezinbestekoa da erlaxatuta egotea sexu-harremanek denbora luzeagoan irauteko eta atseginagoak izateko.

Gainera, aurretik aipatu bezala, oso garrantzitsua da bikotekideek euren artean komunikatzeko ahalmena izatea eta oso ondo elkar ezagutzea. Izan ere, besteak gehien atsegin duena jakinda bere goxamena lortzea errazagoa izango da.

Horrez gain, musuak, laztanak, jostailu sexualak, hizkera erotikoa eta masturbazioa lagungarriak izan daitezke, baita, oro har, sexu-harreman atseginagoak izaten laguntzen duen edozein jarduera.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago