Bermeo-Athletic partida solidarioa izango da zapatuan
Garazi Ramos.- Eguenean, 3 hilabete datoz Bermeok jasan eban sutetik. Eraikin batean hasi zan eta zoritxarrez, hego haize gogorrek inguruko eraikinetara zabaldu eben. Momentu latzak bizi izan genduzan. Hainbat lagunek etxebizitza be galdu eben.
‘Sutea ia kontrolpean dago’, esan eban Idurre Bidegurenek, gure alkateak… Eta eragindako kalteen zerrenda egitea egokitu jakun bermeotarroi.
Latza izan zan lortu genduan emaitza. Asko izan ziran ezbeharraren ondorioz etxebizitzak galdu ebezan bermeotarrak, eta horiei babesa eta laguntza eskaintzeko asmoz, sutean kaltetuen aldeko ekitaldiak hasi ziran. Horrela egin eben behintzat, Porrotx eta Irrien lagunek, Bermeoko Kafe Antzokian. Baita ‘Sasoian sasoiko produktuak’ izenburupean egindako Bermeoko arrain azokak ere, lekua utzi eutsan elkartasunari eta laguntasunari apirilaren 11n Bermeoko sutean kaltetutakoei bere laguntza eskainiz.
Orain Athletick Club-en txanda heldu da. Bermeo Futbol taldearen kontrako partida solidarioa jokatuko dabe Itsas Gane futbol zelaian zapatuan, uztailaren 13an, arratsaldeko 19:00etan.
Guztira 3.000 sarrera jarri dabez salgai eta ia agortuta daude. Erosi nahi izanez gero, Gurea, Erribera, Kai Alde, Urdaibai, Galerna, Doniene eta Andeko tabernetan aurkitu ahal doguz. 10 eurotan daude sarrerak aurretiaz erosiz gero, bertan bi euro gehiago kostako dabe. Zapatuan 250 sarrera jarriko dabez salgai. 200 nagusientzat eta 50 umeentzat. 14 urte baino gutxiagokoek, aldiz, euro bat ordaindu beharko dabe.
Disfrutako dogu, beraz, partiduaz solidarioak garen bitarten.
Aupa Athletic eta Aupa Bermeo Futbol taldea 🙂
[…] Bermeo-Athletic partida solidarioa izango da zapatuan:Â https://blogak.eitb.eus/bermeo/2013/07/09/bermeo-athletic-partida-solidarioa-izango-da-zapatuan/ […]