Bermeoren magia iruditan
Bermeok xarma berezia duela ez da gauza berria bermeotarrontzat. Itsasoa, portua, herri txiki baten xarma… Eta horren adibide garbia Bermeok Facebookean duen orrialdea da, bermeotar askok gure herriko argazki ederrak partekatzeko toki aproposa! 🙂 Aldez aurretik Patxi Xabier Kareaga edo Oi Zox bezalako erabiltzaileei eskerrak eman, eta Bermeoko txoko xarmangarrietatik ibilalditxoa egingo dugu gaur, udaberriari hasiera emateko. Ba al zatozte? 🙂
Bermeok urte hauetan guztietan jasan dituen aldaketak begibistakoak badira ere, zenbaitetan ondo etortzen da argazki zahar bat begien aurrean jartzea. Duela hilabete batzuk Patxi Xabier Kareagak ondorengo argazki hau partekatu zuen.

Bermeoko argazki zaharra. Egilea: Patxi Xabier Kareaga Ruiz
Urteek aurrera egin ahala, ordea, Bermeok beste itxura bat hartu du, eta Oi Zox-en laguntzaz, Bermeoko hainbat txoko aurkezten dizkizuegu, jarraian. Eta lehendabiziko geldialdia Matxitxakoko lurmuturrean egingo dugu

Matxitxakoko itsasargia. Egilea: Oi Zox

Matxitxakoko lurmuturra. Egilea: Oi Zox
Oi Zox-ek, ordea, Bermeoko bestelako argazkiak ere utzi dizkigu. Gozatu!

"Artza". Egilea: Oi Zox

Bermeo. Egilea: Oi Zox

Bermeo gauez. Egilea: Oi Zox
Amaitzeko, Gotzon Monasterio lagunak partekatutako bideo zoragarri honekin uzten zaituztegu. Ondo ondo hasi udaberria, eta Bermeoko blogean zure argazkiak agertzea nahi izatera, partekatu Bermeok Facebookean duen orrian zuen argazkiak. ZORIONTSUAK IZAN! 🙂
oso politak argazki danak