Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Bermeoko jaietako kartel iragarlea eta egitarauaren azala.
Epaimahaiaren arabera, aurkeztutako kartelek oinarri honeetan agertzen diran baldintzak ez badabez beteten, lehiaketa saririk emon barik itzi daiteke. Hori gertatu ezkero, Jai batzordeak erabakiko dau zelan egingo dan jaietako kartel iragarlea.
GAIA: Bermeoko Jaiak. Kartela Bermeoko jaietako adierazle izan behar da.
LANEN AURKEZPENA: derrigorrez, 52×70 cm-ko neurrikoa izan behar da, gura dan beste kolore eta edozein teknika erabiliz. Lana euskarri gogor bati lotuta aurkeztu daiteke edo euskarri informatikoan (CD baten) be aurkeztu ahal da, hiru digitalizazinogaz: lehenengoa 200 kb-ko JPGa, bigarrena Mb1-eko JPGa eta azkena 52 x 70 cm-ko erresoluzino altuko PDFa. Gitxienez 300 ppko bereizmenagaz eta CMYK.
LANAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA: Lanak Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztuko dira. Izenburuagaz eta egilearen sinadura barik aurkeztuko dira. Izenburu bera daroan gutun-azal itxi baten, egilearen datuak adierazoko dira.
Epea: Ekainaren 22an 21:00etan amaituko da.
TESTUA: testu hau jarri beharko da:
BERMEOKO JAIAK 2017
Irailaren 7tik 16ra
EPAIMAHAIA: Jai batzordeko eta artearen munduko herriko kideez osaturik egongo da.
SARIA: sari bakarra egongo da, 600 €-koa. Sarituak izan ez diran lanak batzeko epea, uztailaren 10etik irailaren 30era artekoa izango da. Epe hori igaro eta gero, jaso ez diranak udalarentzat izango dira. Lehiaketan parte hartzeak, baldintza guzti-guztiak onartzen dirala esan gura dau.
ARGIBIDE GEHIAGO: Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxea–Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.eus / www.bermeo.eus