‘Arrakastatsua’ izan da XIX. BERMEOKO ARRAIN AZOKA
Sasoian sasoiko produktuak” izenburupean, maiatzaren 24tik 26ra egin da aurtengo Bermeoko Arrain azoka. Hiru egun hauetan parte hartze nabaria somatu da eta salmentak onak izan dira.
Enpresek %90ean bete dituzte haien aurreikuspenak eta azoka ‘arrakastatsua’ izan dela esan dute. Gainera, Bermeoko kontserba enpresek, apirilaren 11n Bermeoko sutean kaltetutakoei bere laguntza eskaini nahi izan die.
Horretarako, lantegiek salgai jarri dituzten sorta solidario gehienak saldu dituztela esan behar dugu. Baita helburu berarekin salgai egon den ‘Dakarreko Kanpainak’ liburuak ere ondo funtzionatu du.
Krisi ekonomikoari aurre eginez:
Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek XIX. azoka aurreko urteetakoa baino jendetsuagoa izan dela esan du eta ildo berean, zinegotziak krisi ekonomikoak eragin gehiago izatea espero zutela baieztatu du.
Horrela uste bazuten ere, aurten berrikuntzak egiten saiatu dira azoka erakargarriagoa bihurtzeko. Esate baterako, XIX. azokan jatetxe karparen alboan arrandegi bat ezarri dute, batel berde batekin eta guzti, bisitariek arrain freskoa ikusi eta erosi ahal izateko.
Sardinak eta atunak harrera bikaina izan du azokara hurreratu den jendearen artean. Baita argazki rallyak eta ‘Laite emongotsut’ inkesta-jolasak ere. Azken bi hauek Bermeon nobedadeak izanda, gainera.
Barne ekimenak:
Arrakasta handia izan dute gune didaktikoan egindako ekintzek: marrazki lehiaketak, argazkia rallya,arrantzale ohiek egindako korapiloak eta arrantza aparailuak …baita arrain salmenta itxurak ere. Bidegurenek gaineratu duen bezala: ‘Oso gustukoa da Kofradi zaharreko sirena entzutea itxurak baino lehenago, antzinako portuko girora itzultzeko aukera ematen digulako’.
Gaztelugatxeko urpean dagoen Begoñako birjinaren 50. urteurrena izanda, jendeak gustura hartu ditu Nestor Basterretxea aretoan egindako erakusketak eta urpeko zine zikloak.
Giro polita eta arrantzalea:
Batez ere, larunbatean: “jende guztia mahoiez jantzita eta herriko bisitariak giro horrekin harrapatuta gelditu dira”. Arrantza eta itsasoaren mundua zabaltzeko aukera ezin hobea izan da alkatearen ustean.
Arrain Azokaren helburuak lortu dira eta sasoiko produktuen kontsumoaren garrantzia azpimarratzea eta kontserba industriarekin bultzatzea lortu dute.